“SOY LO QUE COMO … EN EL COLE” CUATRO-ren programa, gure eguneroko erronka
18-06-2007 ¦ ASKORA PLUS
Telebistako Cuatro katea bi saio berezi igorri ditu eskoletako jangeletan hain garrantzitsua den haurren elikadurari buruz.
Dario Barrios sukaldari-buruak azpimarratu zuen bezala oso garrantzitsua da haurren elikadura erabatekoa izatea. Zeregin zaila da eskolentzako menu bat osatzea, haurrek zenbait elikagairi dioten gorrotoarengatik eta hauek ez jateko erabiltzen dituzten trikimailuengatik.
ASKORA PLUS-eko Dietista taldeak ez du alde batetara uzten errealitate hau. ASKORA PLUS-eko sukaldariek nutrizionistengandik norabide edo ildo zehatz batzuk jasotzen dituzte, horrela barietate eta oreka bat ziurtatzen da jangeletan.
Geure trikimailu batzuk azaltzen ditugu helburu garrantzitsu hau lortzeko:
- Patata frijitu goarnizioak murrizten ditugu barazkiak gehituz (azenario, ilar, tipula, baratxuri, txanpiñoi, piper, letxuga, tomate…) Kasu anitzetan, platerean ezer gera ez dadin, barazki guztiak saltsarekin bat irabiatzen dira.
- Beharrezko barazki kontsumoa ziurtatzen da egunero. Lekak prestatzean, erabilitako barazki guztiak irabiatzen dira lekei gehituz.
- Ezustekoa bilatzen da eskoletako menuetan errepikapenak ekiditeko eta honela haurra prestatzen dugu plater eta presentazio berrietarako.
- Pixkanaka errezeta berri eta ezberdinak txertatzen goaz gorroto duten zenbait plater erakargarriagoak egiteko.
ASKORA PLUS-etik dieta orekatu bat ziurtatzen dugu non era ordenatu eta kontrolatu batetan elikagai eta plater mota guztiak txertatzen ditugu. Kontziente gera elikagaiak banaka kaltegarriak ez direla, dieta-bilduma da geure mahaikideen osasunarentzat erabakigarria dena.
GEURE DIETISTAK ZUEN SUKALDEETAN
Yolanda Sanz, Nutrizionista aditua, Cuatro-ko saioan adierazi zuen bezala, elikaduraren heziketa ez da eskoletan amaitzen, zeregin honek etxeko otordu ezberdinetan jarraitzen du (asteko 28 otorduetatik 5 soilik egiten dira eskolako jangeletan). ASKORA PLUS-eko Diestista taldeak bere hiruhileko menuen triptikoan afarirako elikagaien taula bat eskaintzen du, honela eguerdiko otordua osatuz.
