Yearly Archives: 2018

Equipo monitorado de Askora en Abusu Ikastola

Egunero ikasi, etengabe hazi

Kalitatezko zerbitzu bat eskaini ahal izateko, lan-talde on bat izatea beharrezkoa da. Horregatik taldeekin banaka zein modu kolektiboan lan egitea berebizikoa da, hau osatzen duten pertsonak eroso, zoriontsu eta gustura senti daitezen euren lanean. Pertsonen ongizateak beti izan du bere lekua Askoran, pertsonak gure erakundearen erdigunea baitira. Pertsonen garapena gure erronketako bat dugu. Askora osatzen […]

Aho-hortzetako osasunaren aldeko kanpaina

Ohitura osasungarriak sustatzeko gure ahaleginean, aho-hortzetako osasunaren aldeko kanpaina burutzen ari gara. Tania Meabe haginlari kolaborazioarekin, ikastetxe ezberdinetan hitzaldiak ematen ditugu, ikasleekin aho-hortzetako osasuna nola zaindu landuz. Hortzak nola garbitu, zein elikagaik errazten dute txantxarren agerpena, hortzetako eskuila modu egokian nola erabili, hortzak zenbatero garbitu, mingainaren garbiketa edota hortzetako eskuilarik ez dugunerako zenbait truko, adibidez, […]

Askora Euskaraldiarekin bat

Euskaraldiarekin bat!

Gure egunerokotasunaren parte da euskaraz jardutea. Baina egiten al dugu euskaraz posible dugun pertsona guztiekin? Askora osatzen dugun kideon hizkuntza ohiturak aldatu eta euskarak geurean indar handiagoa hartu dezan, Euskaraldiarekin bat egin dugu! Azaroaren 23tik abenduaren 3ra lan-taldean euskaraz jardun edota euskara ulertzeko gaitasuna dugun kide guztiek gure rola hartuko dugu, gure zentroak ahobizi eta […]

Lege oharra

Hartzaileari soilik zuzentzen zaizkio mezu hau eta edozein eranskin, eta lanbideko sekretupeko informazio KONFIDENTZIALA izan dezakete. Mezu honen azken hartzailea ez bazara, arren ez irakurri, gorde edo zabaldu mezu hau, eta ez erabili mezuan ager daitezkeen datu pertsonalak. Eman horren berri lehenbailehen bide honetatik bertatik, eta ezabatu mezua, mesedez. Jakinarazten dizugu mezu edo eranskin hau […]

Foto de familia de la plataforma vasca contra el despilfarro alimentario

Elikagaien Xahuketaren aurkako Euskadiko Plataformak

Gaur goizean Bittor Oroz Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordeak eta Elika Fundazioko zuzendari nagusi den Arantza Madariagak Elikagaien Xahuketaren aurkako Euskadiko Plataforma aurkeztu dute Bilboko Azkuna Zentroan ospatu den ekitaldian. Bertan, erakundeen eta agente sektorialen 60 ordezkari inguruk bat egin dugu “Elikagaien Xahuketarik ez Euskadin ” izeneko manifestua sinatuz. Urtean 1.300 milioi tona elikagai xahutzen […]

Berdintasuna eta Kontziliazioa Topaguneko mahai ingurua, Tabakalera

Berdintasuna eta kontziliazioa, egungo gure erronkak

Berdintasuna eta kontziliazio erantzunkidearen erronkak enpresetan lantzearen beharra eta esperientzia ezberdinak ezagutzera emateko, gaur goizean jardunaldi bat ospatu da donostiako Tabakaleran, Etorkizuna Eraikiz programaren barruan antolatua. Askora bertan izan da, Gipuzkoan kontziliazio eta berdintasun politikak lantzen dituzten enpresa bezala mahai inguruetako batean parte hartuz. Elin Kvanderen eskutik, Norvegiako Zientzia eta Teknologia Institutuko Soziologia eta Zientzia […]

Foto de familia de las empresas de la red Erantzunkide

Erantzunkide: Kontziliazio erantzunkidearen aldeko enpresa gipuzkoarrak

                Kontziliazio erantzunkidearen aldeko Gipuzkoako enpresek osatutako lehen taldeak lehen batzarra ospatu genuen pasa den irailean, Foru Aldundiaren egoitzan dagoen Etorkizuna Eraikiz gunean. Barne lana egiten hilabete batzuk igaro ostean, martxan jarri gara. 20 enpresa inguruk osatzen dugu taldea gaur egun: Alcad, Alcorta Forging Group, Ampo, Angulas Aguinaga, […]

Monitora sirviendo fruta en el comedor de San Fidel Ikastola, Gernika

Energiaz beterik, ikasturte berriari ekinez

2018-2019 ikasturtea hasi berri dugu, energia eta ilusioz beterik. Erronka berriak, helburu berriak eta batez ere gure jantokiak bizi-bizi ikusteko irrika. Hori da eta gure egunerokotasunaren saltsa eta bizigarria: Ikasle, irakasle, begirale eta sukaldariek  guztiek elkarrekin bazkalordua partekatu, ikasi eta gozatzeko une bat nola bilakatzen duten ikustea. Hazten jarraitzen dugu, aurten ere ikastetxe berriak gehituz. […]

ASKORA EHUan berriro, oraingoan heziketa eredu berriekin.

Hirugarren urtez, ospe handiko EHU-ko udako ikastaroetan, hezkutza zaila barruan, ASKORA-k, hezkuntza, familiak eta XXI. Mendeko ingurune berriari buruzko ikastaro interesgarri bat aurkeztuko du. Ikastaro honek aukera emango die entzuleei mende berriko lehen urteotan bizi ditugun familia- eta hezkuntza-aldaketen arrazoia ezagutzeko eta hausnartzeko, bai eta familiek eta eskola-zentroek gai horretan berdin jokatzen duten aztertzeko ere. […]