Hilabetea: uztaila 2019

THIS IS SPARTA TOO!!

  • Zerbitzuen etengabeko hobekuntza


    Udara ebaluazio, gogoeta eta proiektuen diseinu garaia da gurean. Bezeroen iritzia zerbitzu ebaluazioen bitartez jaso ostean, gure lan-taldeekin auto-garapen elkarrizketak buruturik eta sail bakoitzak dagokion gogoeta eta autoebaluaketa egin ostean, gure zerbitzuak nola hobetu ditzakegun eta hauek bezeroei ematen dieten balio erantsia nola handitu pentsatzeko ordua da. Bai bezeroen beharrei, zein gizartearen beharrei erantzuteko asmoz. Uda honetan, barne hobekuntzetan ere murgildu gara, menuen sorrera, diseinu eta komunikazioa hobetzeko asmoz. Lan eta lan gabiltza irailean zuei hau aurkeztu ahal izateko. Garai honetan obrak eta egokitzapenak ere gauzatzen ditugu, irailean Mahi-Mahi abenturan murgilduko diren jantoki berriak prest egon daitezen. Eta ez dakizue zein prozesu polita den, jantoki tradizional bat familia eta ikasleekin pentsatutako jantokian bilakatzea. Hirugarren adineko pertsonei zuzendutako zerbitzuetan ere buru-belarri gabiltza berrikuntza prozesu batean murgildurik. Geroz eta adineko pertsona aktibo eta autonomiagoak dituen gizarte batean, nola liteke hauei eskainitako zaintza zerbitzuek errealitate honi guztiz ez erantzutea? Ideia politekin gabiltza lanean, eta hauek frogatzeko irrikan gaude. Eguzkiak ematen digun energia lagun, udan motorrak prest uzten ditugu, ikasturte berria topera hasi eta aurrekoa…

    Zerbitzuen etengabeko hobekuntza