Hiruhilabete honetan ondokoarekin jango dugu
AURORA BARCENA, NUTRIZIO GAIETAN ADITUA ETA HIGIENE-OSASUN-eko AHOLKULARIA

Oraingo honetan, Aurora Bárcenari elkarrizketa egin diogu, "AUSAN FORMACIÓN Y CONSULTORES S.L.-kogerenteari hain zuzen, higiene-osasun eta elikadura aholkularitzan jarduera duen enpresan. AUSAN-ek bere bezeroen artean Euskal Herriko ospitale, hotel, jatetxe eta catering enpresa garrantzitsuak ditu.
Joan zen hilean, Irailean, ikasturteari hasiera emateko, Aurorak ASKORA PLUS S,L.-ek gestionaturiko ikastetxe batzuk bisitatu zituen. Bere bisitaz baliatuz,
ikastetxeetako jangeletako kolektibitate enpresen gaur egungo egoera eztabaidagai diren gai batzuetaz aritu gera.
Lehenik, Aurora, norberaren seme-alabak jangeletan uzten dituzten guraso guztientzako ardura handiko gai bat, nolakoa da ikastetxeetako jangelen gaur egungo egoera?
Gaur egun, inguru honetako enpresak, haurren osasunean duten garrantziaren jakinaren gainean daude. Urte batzuk atzera jotzen badugu, hobetzen eta profesionalizatzen ari da ikastetxeetako menuen eskaintza helburu bikoitzarekin: menu oso eta egoki bat eskaintzea elikagai mota guztiekin eta jantokia eskolako beste irakasgai baten moduan erabiltzea, honela denetatik jaten ikasiko dute beraien etorkizuna hobetuz.
Orduan, gurasoek fidatu dezakegu egunero jangelek eskaintzen duten elikadurarekin?
Noski baietz, sektoreko profesionaltzat bezala, inguru honetako enpresek Eusko Jaurlaritzako Irakaskuntza Sailetik ezartzen dituzten elikadurari loturiko legedia jarraitzen dute, eta noski, higiene eta osasun esparruko agintariek diotena ere. Hori dela eta, elikadura oreka eta prestaturiko jakiek kalterik izan ez dezaten ziurtatzen da.
Ildo honetatik jarraituz, zeintzuk dira jangelek erabiltzen dituzten tresnak janaria egiterako orduan segurtasun hori ziurtatzeko?
Higiene eta osasun araudien betetzea gaurko katering enpresen ardura garrantzitsuenetako bat da, arlo guztietan, bai janaria prestatzerako garaian, garraiatzen denean, bai lantzerako orduan sukaldeetan bertan egiten denean. Segurtasun maila hau ziurtatzeko, ostalaritzan eta katering enpresek lanpostuetan APPCC (Análisis de Peligros y Puntos Críticos y de Control) sistema jarri dute. Sistema honek, prozedura desberdinekin, segurtasuna ziurtatzen du janaria desberdinak egiterako garaian.
Azkenik Aurora, ASKORA PLUS S.L.-ek gestionaturiko jangelak bisitatu ondoren, ze neurri erabiltzen dituztela iruditzen zaizu segurtasuna ziurtatzeko elikagai kontuetan?
Benetan, nabarmendu behar da enpresak duen sentikortasuna egiten dituzten janariek kalterik pairatu ez dezaten, APPCC sistema jangela guztietan ezarrita baitute. Horrez gain neurri desberdinak dituzte, etengabeko gainbegiratzea sukaldeetan elikagaiak manipulatzerako orduan;tenperatura neurtzea osatzen diren bakteriak ekiditeko; aldizkako analisiak, ENAC-ek kreditatutako kanpoko laborategi batek egina, era egokian sukaldatzen dela eta lanpostuko garbitasuna egiaztatzeko; erabilitako olioaren kontrol-organoleptiko eta kimikoak ere bai. Laburpen moduan, PLUS hori gehitzen dute, ama bezala hitz eginez eta ez profesional moduan, lasaitzen nauen zerbait dela esango nuke.
