Larunbatetan jantzi amantala

Txikitatik sukaldeko saltsan ibiltzea, umeek denetik eta era osasungarrian jaten ikasteko modurik onena dugu. Horrela, gainera, gozatu egingo dute otorduetan.

Askoraren eta Gipuzkoako Ostalaritza Goi Eskolaren arteko lankidetza akordioari esker, ikastaro hauek aurkezten dizkizuegu, lankidetzan antolatzen dugun lehenengo ekimena, hain zuzen. Sarrera librea izango da,8-12 urteko eta 13-16 urteko eskola-umeentzako, aldez aurretik izena ematea beharrezkoa delarik.

Larunbatetan jantzi amantala izeneko ikastaroetan ateratako argazkiak.

Lehen edizioko argazkia