Ikastetxeak

Ikaslearen ondoan

ASKORA enpresak ikastetxeetan ekin zion bere ibilbideari, eta, azkenean, garatzeko eta erreferente izateko toki egoki bihurtu zaizkigu. Gaur egun, ikastetxeetako sukaldaritza-arloko espezialistak gara; izan ere, langileak bidaltzen ditugu laguntza behar duten lekuetara edo gure instalazio zentraletan prestatzen ditugu bazkariak, menu osasungarri eta askotarikoak prestatu ere, ikastetxe bakoitzaren berezitasunak aintzat hartuta.

Guretzat, oso garrantzitsua da ikasleengandik hurbil egotea une eta eremu guztietan. Horretarako, ikastetxearen hezkuntza-proiektuarekiko konpromisoa duen monitore taldea dugu. Gure monitoreak ikasleekin egoten dira ikasgelaz kanpoko eremuetan, hala nola jangela, patio eta autobusetan.

Gure ustez, bazkaria funtsezko unea da, elkartzeko eta bizikidetzarako unea, hain zuzen ere; eta, beraz, bazkalorduak atsegina izan behar du. Horregatik, sukalde/jangelako instalazioari edo berritze-lanei buruzko aholkularitzan eta kudeaketan inplikatzen gara. Gainera, garbiketa- eta mantentze-zerbitzuaz arduratzen gara, ingurune seguru eta atsegina ziurtatzearren.

Adibide gisa, dokumentu hauetan kontsulta egiteko dauzkazun azken bi urteko menuak.

Begiraleak

Gertu-gertutik

Lagundu, elkarrekin joan, elkarlanean ibili gure begiraleen zerbitzua definitzeko erabiliko genituzkeen hitzak dira. Guretzako otorduak ere une hezitzaileak direnez, giro hurbila eta egokia sortu beharra dago jantokietan ere.

  • Gure begiraleak jantoki, patio eta autobusetan aritzen dira, ondoko helburu hauekin.
  • Giro lasai eta etxekoa sortu
  • Mahaikide ezgaituei arreta berezia eskaini
  • Eskola-umeen artean higiene-ohitura osasungarriak sustatu