Komunitateak

Kudeaketa integrala

Askora Plusek komunitateak kudeatzen ditu. Horri dagokionez, otorduak prestatzeko, garbiketako, ikuztegi-zerbitzuko eta adinduen atentzioko lan guztiaz arduratzen gara. Lan egiten dugun kolektiboaren zati izan nahi dugu eta gure zerbitzuak emateko modurik egokienari buruzko iradokizunak entzuteko bereziki prest gaude.

Berezitasunak aintzat hartzen ditugu eta garbi dugu oso hurbileko tratua eman behar dugula. Xehetasunak zaintzeaz gain kide bakoitzaren gustuak eta premiak zeintzuk diren dakigunez gero, lanean diharduten komunitatearen konfiantza osoa bereganatzen dute gure langileek.