Kontzienziazio kanpainak
Esnatu, gosaldu, ongi jan eta mugitu!
Kanpainako dokumentua ikusi (PDF)
Umeen gizentasuna saihesteko puntu garrantzitsuenetako bat gosaria da. Gai hau dela eta, Osasun eta Kontsumo Ministerioak publizitate kanpaina birjartzea erabaki du. ˇ Despierta, desayuna, come sano y muévete!
Kanpaina honen helburua umetatik elikadura ohitura osasuntsu batzuk bultzatzea da, eguneko lehen otorduak duen garrantziaz kontziente izanik. Gosariak eskola-umeen behar nutritiboen % 25- a bete behar du, egun guztirako etekin fisiko eta intelektual egoki bat lortzeko.
Gizentasuna osasun publikoarentzat arazo arduratsuenetariko bat bihurtu da, gaur egun jasaten ari garen elikadura ohituren aldaketa, mediterranear dietaren baztertzea eta sedentarismoarengatik. Hori guztia dela eta, ASKORA PLUS-ek kanpaina hau zabaldu du gosari orekatu baten garrantzia azpimarratuz. Gosari orekatuak honako elikagaiez osaturik egon behar du: esneki bat (esnea, jogurta edo gazta), zereal bat (galleta, ogi edo zereal - maluta), gantz bat (oliba-olioa, gurin edo margarina) eta fruitu edo zuku bat, mermelada, eztia edo eta sakote bat ere.
Gurasoek ardura garrantzitsu bat dute haurren heziketan eta elikadura ohituretan, horregatik ASKORA PLUS-etik iradoki batzuk proposatzen dizkizuegu haur-gizentasuna saihesteko.
- Maizko aktibitate fisikoa eta elikadura orekatsu bat konbinatzea.
- Beti gosaldu eta era osatuenean. (esneki, zereal, gantz eta fruituekin)
- Egunero fruitu eta barazkiak hartu. (5 eguneko)
- Gantz kontsumoa neurtu, batez ere animali koipea.
- Saihestu azukredun produktuak; litxarreri, gozo eta freskagarrien modukoak.
- Bazkarietako gatz kantitatea murriztu, hobeto iodaturiko gatza erabiltzea.
- Famili guztiak parte hartzea elikadurarekin zerikusia duten aspektu desberdinetan: konparaketan, menua aukeratu eta egiterako orduan.
Higienea denoa ahotan,
garbitu hortzak!
Concienciando a nuestros comensales para una correcta Salud buco-dental
Kanpainako dokumentua ikusi (PDF)
Guraso agurgarriok:
Zuen seme-alaben elikadurarekin kezkatuta gaudenez gero, ASKORA PLUSek nutrizio aldetik orekatua den menu bat eskaintzen die, kalitate oneneko produktuak ematen dizkiegu, eta haurrek beren elikadura-heziketan ohitura egokiak izan ditzaten bultzatzen dugu beti.
Eta gure teoriari jarraiki, hau da, prebentzioa baino inbertsio hoberik ez dagoela, oraingo honetan kanpaina bat egingo dugu gure seme-alabek lehen eskuko informazioa eduki dezaten aho eta hortzen higienea egokia izateak duen garrantziari buruz.
Erraz ulertzeko moduan aurkeztuko dugu; nolanahi ere, oinarrizko bi ideiaz jabetzea nahi dugu: lehena, hortzak hortzetako eskuilaz eta pastaz garbitu behar dituztela otordu bakoitzaren ondoren, eta bereziki gauetan, oheratu baino lehen. Bigarren ideia da aho eta hortzen gaixotasunei gehien eragiten dieten elikagaiak jatea saihestu behar dutela, hala nola litxarreriak eta freskagarri gasdunak.
Zuei, berriz, bakar-bakarrik adierazi nahi dizuegu kanpaina ARS DENS ekipo teknikoaren aholkularitzari esker egin dela. Ars Dens ibilbide bikaineko ekipo espezializatua da, Donostiako QUIRON Klinikako eta Bizkaiko Alustiza doktoreen ODONTOLOGIA ZERBITZUAK sortu eta zuzentzen dutena.
Haiengana jo ahal izango duzue, inolako konpromisorik gabe, zuen seme-alaben aho eta hortzen higienearen eguneroko zaintzaren inguruan sortzen zaizuen zalantza oro kontsultatzeko.


