Nortzuk gara
Enpresa ezberdin bat

Askora 2005eko urrian jaio zen, ilusio eta energiaz beteriko ametsa izan zen hasieran, etorkizunari begira geneuzkan ideiak askatzeko asmoz. Motxila lan eta konpromisoz bete eta, pixkanaka-pixkanaka, bideari ekin genion.
Gauza bat bagenuen garbi hastapenetik, guk ez genuelako zerbitzu soil bat eskainiko, alegia; eguneroko zereginetatik haratago zerbait gehiago nahi genuen, pertsonekin engaiatzen den enpresa baten partaide izan nahi genuen guk.
Bai, baina?zehazki, zer egiten du Askorak? Edozein talderentzako elikadura, garbitasuna, zaintza geriatrikoa eta monitoraje-zerbitzuak eskaintzen ditugu. Gure bezeroen artean, hala nola, ikastetxeak, ikasleen egoitzak, komunitateak eta adinekoen zentroak ditugu. Gugan jartzen dute konfiantzari erantzunez, guztion gogobetetasuna bilatzen dugu.
Gaur egun kalitatezko zerbitzuak berme osoaz eskaintzeko buru belarri ari gara lanean. Baina, guzti horretaz gain, jakin badakigu zeintzuk diren **desberdin egiten gaituen bereizgarri horiek: irribarre edo begirada lagun bat, hitz gozo hori?**
