Erakundeen ongizatea hobetzeko jangelak

Balio erantsi handiko jangelak diseinatzen eta kudeatzen ditugu, pertsonen ongizatea ardatz duten erakunde eta enpresentzat.

Jangelak baino gehiago, esperientziak sortzen ditugu

Lanean jateak gure egun librean joatea erabakitzen dugun jatetxearen antzekoa izan behar duelako.

Esperientzia hobetzen duten espazio pertsonalizatuak sortzen ditugu

Jangela pertsonalizatzen dugu, zure erakundean lan egiteko esperientzia hobetzeko. Erlaxazio, ongizate eta bilera informaletarako bide ematen duten espazio gastronomikoak sortzen ditugu.

Langileen ongizatea hobetzen dugu

Osasuna denez garrantzitsuena, lanean jaten duten pertsonei elikadura osasungarri bat eskaintzen diegu.

Egungo proposamen gastronomikoen alde egiten dugu

Bertako hornitzaileekin egiten dugu lan, hemengo plater tradizional onenak eta nazioarteko sukaldaritza konbinatzen dituen proposamenak eskaintzeko.

Nola lagun diezazukegu?

Erabateko eraldaketa

Jangelak erakundearentzat eta bertan lan egiten dutenentzat balio erantsi handiko espazio korporatibo bilakatzeko eraldatzen ditugu.

Zerbitzuaren kudeaketa

Erakundeko pertsonen ongizatea ardatz hartuta, sukaldearen eta jangelaren zerbitzua kudeatzen dugu, proposamen gastronomiko moderno eta osasungarriak eginez.

1.

Jangelaren erabateko eraldaketa

Jateaz harago doan espazio bat

Zure erakundeko jangela jateaz harago doan espazio bihurtzen lagunduko dizugu. Zure enpresan lan egitearen esperientzia hobetzen duen eta bertan jaten duten pertsona guztien ongizatea hobetzen duen espazio bat sortuko dugu zurekin batera.

Zuzendaritzarekin eta langileekin batera jangela diseinatzea.

Pertsonak ardatz dituzten jangela-esperientzia paregabeak.

Eskolako hezkuntza-plana eta balore pedagogikoak jangelan eta jolastokian integratzea.

Inguruan eragin positiboa izateko plana.

2.

Jangela-zerbitzua kudeatzea

Zerbitzuaren kudeaketa

Zerbitzu gastronomikoa

Gure taldeak proposamen gastronomiko erakargarria eta osasungarria dauka, eta gertuko produktuak hartzen ditu barne, izan lantokiko sukaldean edo gure sukalde zentraletan, gero garraio zerbitzuaren bidez banatzeko.

Taldeen kudeaketa

Taldeen kudeaketan lantzen dugu, sukaldeari eta garbiketari dagokionez. Profesionalei prestakuntza ematen diegu, zerbitzu ona bermatze aldera.

Zerbitzuaren kudeaketa

Jantokiko egunerokoa kudeatzen dugu espazio osasungarri bilakatzeko.

Jangelak zure erakundean duen garrantziaren inguruko zalantzarik al duzu?

Slide

20%

Elikadura osasungarri bati esker, pertsonen produktibitatea % 20 hobetzen da.

Iturria: Lanaren Nazioarteko Erakundea (LANE)

Slide

87%

Espainiako enpresen % 87k uste dute lantokiko osasuna eta ongizatea alderdi garrantzitsuak direla talentua erakartzeko eta hari eusteko, eta langileen errendimendua hobetzeko.

Iturria: Lanaren Nazioarteko Erakundea (LANE)

next arrow
previous arrow

Sektorearen arauak aldatu ditugu, hobetzeko

Uste dugun hura defendatzen egiten dugu.

1. Elikaduratik askoz harago doan ikuspegi batetik diseinatzen eta kudeatzen ditugu jangelak.

Gure taldearentzat, funtsezkoa da kalitatezko produktuak dituen elikadura osasungarria eta askotarikoa ematea. Baina gure begirada janaria baino askoz harago doa. Badakigu erakunde bakoitza bakarra dela, eta, beraz, beren jangelak ere halakoa izateko aukera izan behar du.

Gure ustez, funtsezko hobekuntzak ezar ditzake elikadura-zerbitzuak erakundearen alderdi askotan. Horregatik, gure bezeroekin batera egiten dugu lan, jangelan hobekuntzak ezartzeko; batetik, beren helburuak lortzen lagunduko eta, bestetik, bertan jaten dutenen esperientzia ere hobetzeko.

2. Pertsonen bizitza hobetzen duten esperientziak sortzen ditugu.


Uste dugu jangelak horiek egunerokoan erabiltzen dituztenen eta horietan lan egiten dutenen harremanetarako modua hobetzeko funtsezkoak direla. Horretarako, pertsona horiek jangelan eta bertatik pasa baino lehenago eta geroago bizi dituzten esperientziei erreparatzen diegu, eta beren premietan eta desiretan jartzen dugu arreta. Behatu egiten ditugu, entzun egiten ditugu eta, bezeroarekin koordinatuta, jangela esperientzia aberasgarri eta dibertigarri bat bilakatuko duten hobekuntzak proposatzen ditugu.

3. Zentzuarekin berritzen dugu. Beti galdetzen diogu geure buruari nola hobetu daitekeen, eta, horretarako, pertsonak ardatz hartzen ditugu.

Beti galdetzen diogu geure buruari jangelak nola hobetu dezakeen bertan jaten eta lan egiten duten pertsonen bizitza. Hori horrela, egunerokotasunari eragingo dieten hobekuntza txikiak egiten ditugu etengabe, bai eta aldaketa kontzeptual handiak ere, hala zerbitzuan, nola horren diseinuan.

2017an, eskoletako jangela-zerbitzua batera diseinatzeko metodologia bat sortu genuen, eta nazioarteko Service Design Awards sarietan finalista izatera iritsi zen, mundu mailako urteko zerbitzu-diseinu onenetako gisa.

Metodologiak zerbitzuaren ardatz bilakatzen ditu pertsonak, eta haren diseinuan inplikatzen ditu. Gaur egun, eredu hori erreferente bilakatu da sektorean, eta zaharren egoitzetara eta enpresetara ere eraman dugu.

4. Jangelak ikusteko modu berri batean sinesten dugu. Modu humanoago eta arduratsuago batean.

Pertsonak egiten dugun guztiaren erdian daude. Gure jangeletan egunero jaten dutenetatik hasi eta gure lantalderaino, ekosistemaren parte diren kide guztietatik igarota: senideak, hornitzaileak, lantaldea…

Jangela ikusteko modu horrek gure bezeroekin harremanak izateko moduari ere eragiten dio, eta elkarrekin ezarritako helburuak lortzeko talde konektatu eta elkartu bat sortzen du.

5. Jangela hobetzeak gure bezeroak berezi egiteko balio dezan konpromisoa hartzen dugu.


Balio erantsi handiko eredu bat defendatzen dugu, eta jangelaren ekosistemako pertsona guztiek hori hala dela ikus dezaten lan egiten dugu. Gure bezeroei bereiz daitezen laguntzen diegu, erreferentziazko eredu berritzaile baten bidez.

6. Tokiko ekosistema baten parte garela sentitzen dugu, eta hori gure proiektu guztietan zaintzen eta sustatzen dugu.

typical basque architecture. Urkiola, Biscay, Basque Country, Spain

Uste dugu gure jangelek eragin positiboa izan behar dutela haien inguruan. Horregatik, tokiko hornitzaile gehien barruan hartzen dituen erosketa-plan pertsonalizatu bat garatu dugu. Aldi berean, produktuen kalitatea bermatzen dugu eta tokian tokiko ekonomia babesten dugu. Gainera, gure taldeetako kideen prestakuntza ere bermatzen dugu, zerbitzu ona emateko ezinbestekoa baita.

Ba al dakizu nolakoa den nahi duzun jangela?

Baliteke zaila izatea gure jangela nolakoa izatea nahi dugun imajinatzea, beti berdina eduki badugu. Horregatik, nolako jangela nahi duzun imajinatzen lagundu nahi dizugu, 2 minutuan baino gutxiagoan. Beharbada hasiera berri baten aurrean gaude.