Askora bermea

Etengabe prestatzen ari den lantaldea

Askora-ren lan-taldea osatzen dugunok, jakin badakigu zein garrantzitsua den prestakuntza geure zeregina berme osoaz egin ahal izateko. Horregatik, burutzen ditugun zerbitzu guztiek etengabeko hobekuntzaren konpromisoa eta kalitate-bermea dute; helburuak betetzen diren ala ez jakiteko, maiztasun jakin batekin neurtu egiten da ekintzen efektibitatea.

Horretarako, urtez urte gure langileak kalitatea, seguritatea eta garbitasuna, dietetika eta elikaduran prestatzen dira.

Honetaz gain, gure bezeroei soluzio integralak emate aldera, bi motatako aholkularitza eskaintzen diegu: higiene eta osasunari, eta dietetika eta nutrizioari buruzkoa, hain zuzen.