“ˇ ATREVETE Y SALTA ˇ” ASKORA PLUS-ek bere ateak irekitzen ditu etorkizuneko ekintzaileei
2007-04-13 ¦ ASKORA PLUS
Donostiako Sustapenak, Gipuzkoan bultzatutako “Día del Emprendedor”-aren ospakizuna dela eta, “ˇAtrevete y Salta!” kanpainaren barnean, ASKORA PLUS-ek bere ateak ireki zituen Ibai Ikastolako eta Marianistas Ikastetxeko 250 haurrei. Barnetik enpresa bat nolakoa den erakusteko, zer da nagusiek lanean dauden bitartean egiten dutena, horrela ekintzaile txiki hauen profila indartuz.
ˇAtrevete y Salta! goiburuaz lagundurik, Industri, Turismo eta Merkataritza Ministerioak, urtero bezala, kanpaina kaleratu du “ekintzailearen” irudia bultzatzeko asmoz. Gipuzkoan, kanpaina hau zabaltzeko arduraduna Donostiako Sustapena izan zen, ekintza desberdinak antolatuz. Ekintza hauen barnean eskola adineko umeentzat enpresa berritzaileetara bisitak eskaini zituzten, ASKORA PLUS kasuan bezala.
Enpresa Berritzaileen Udal Zentrora, “CEMEI”-ra egindako bisitan, haurrek Betizuren animazioaz gozatzeko aukera izan zuten. Antolatutako idei berrien txapelketan parte hartzeko aukera izan zuten, “neska eta mutil ekintzaileen” irudia marrazteko ere.
ASKORA PLUS-etik, bulegoa osatzen dugun talde guztiak, geure izaera berritzailearen jakinaren berri jarri genien. ASKORA zerbitzu berritzaile bat eskaintzen jaulkita dago, merkatuaren eguneroko beharrekin bilakaera duena eta eskakizun berriekin bat datorrena.
Ateak irekitako jardunaldi zoragarria izan zen. Pailazo bikote batek bisita atsegingarriagoa egin zuten, une alai eta bare bat eskainiz, txantxa eta jangelako esamesekin. Ekiteko ikasi behar da. Eta bisita honetan, denok zerbait ikasi genuen: bai haurrek, bai helduek. Zorionak!!!
