Kooperazioa eta ahalduntzea

Aspegi Elkarteak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak elkarlanean Senegaleko arrantza sektorean lan egiten duten emakumeak ahaldundu eta laguntzeko kooperazio proiektu bat abian jarri dute. Nerea Ibáñez, Aspegiko Lehendakariak Senegalera egindako bisitan emakume hauen errealitatea eta beharrak bertatik bertara ezagutu ostean, senegaleko 4 emakume ekintzailek osatutako delegazioa gonbidatu dute Gipuzkoara egun hauetan. Bisita honetan zehar arrantza sektorea eta honi loturiko beste zenbait sektoreetan lan egiten duten profesional eta enpresekin egoteko aukera izan dute; Getarian kontserben lan artisaua ezagutu dute, Orion saregileena, Ondarroan fardogileena eta Askoran, catering baten lana ezagutu dute, eurak baita ere lantzen duten negozioa.

Askoratik, Aspegiren gonbidapenari esker, proiektu honi gure ekarpena egin ahal izan diogu, senegaleko delegazioari sukalde zentral baten lan egiteko modua erakutsi eta bete beharreko osasun eta segurtasun neurriak azalduz Olarain Ikastetxe Nagusiko sukaldera egindako bisitan, sukalde lan-taldea ezagutu eta lanean ikusteaz gain, Amaia Zabaleta, Kalitate eta Ingurumen Saileko Arduradunarekin solasean aritu dira, euren jardunerako interesgarriak diren gaien inguruan galdetuz.