Azaroak 25 | Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna

Beste urte batez ere  Emakunderen Berdintasun Gunearekin elkarlanean, azaroaren 25eko aldarrikapenarekin bat egiten dugu, Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna.

Gaur gure jantokiak morez zipriztindu ditugu. Aldaketa txikia den arren, ohiko muxuzapiak, kolore moreko muxuzapiengatik aldatu ditugu eta honek ikasleen interesa piztu du, berdintasunaz, errespetuaz eta indarkeriaren tolerantzia ezaren inguruan hitz egiteko aukera eman diguna. Patioak ere kolorez bete dira. Mandalak margotu ditugu, aldarrikapen mezuekin eta modu kolaboratiboan margotuak, elkarlana, errespetua eta sorkuntza landuz. Ekintza hauek ikasle zein euren familiengan gaurko aldarrikapena eta honen inguruko kontzientzia piztea ahalbidetzen digu.

    

Etorkizuneko gizartea osatuko dutenak berdintasunean errespetuan eta elkarbizitzan hezteko lan egiten dugu egunero. Gaurkoa bezalako egunak ospatzea beharrezkoa izango ez den gizarte bat amesten dugulako.