Neurri urgente eta beharrezkoak berdintasun alorrean

Gaur goizean “Berdintasun alorreko neurri urgente eta derrigorrezkoak” jardunaldia ospatu da Donostian, non  Askorak azken urteetan berdintasun alorrean egindako lana azaltzera gonbidatu gaituzten.

APD, Zuzendaritzaren Garapenerako Elkarteak, Miramongo Parke Teknologikoan antolatutako jardunaldiak berdintasun arautegi berriak eta enpresen egungo egoera aztertu  ditu, baita berdintasun erreal eta efektibo bat eman dadin enpresek martxan jarri beharreko neurriak azaldu ere.

Gorka Zabalegi, CAFeko Giza Baliabideen arduraduna eta Iñigo Esquiroz, Garrigues-en Gipuzkoa eta Nafarroako Lan alorreko arduraduna, izan dira enpresen egungo egoera errepasatu eta aztertzearen arduradunak, baita Berdintasun Lege Berria betetzeko enpresek hartu beharreko neurriak azaltzeaz ere.

Rosa Peña, Askorako Lan-Harreman saileko buruak Berdintasun alorrean 14 urte hauetan egin dugun lana azaldu du, gure esperientzia beste enpresekin partekatuz eta bidean izan ditugun arrakasta eta ikaskuntzetan bereziki zentratuz.