ASKORA Katiluk (Innobasque) antolatutako lehen Eko-Kata esperientzian
Eskola, enpresa eta egoitzen jangeletako kudeaketan elikagai ekologiko eta bertakoak gehitzearen apustuan, eta gure inguruko produktuen baliozko katean parte hartze handiagoak, aukera eman dio ASKORAri Euskadin antolatutako lehen Eko-kata esperientzian parte hartzea. Katilu – Innobasquek gonbidaturik, Hazi, Azti, Eneek bezalako entitateak, Elikaduraren Klusterra, Artxandako Ostalaritza Eskola, Askora, Orduñaldeko bertako nekazari talde berritzaile bat eta beste […]