Kolektiboentzako otorduak

Dieta osasungarria helburu

Era askotako erakunde eta kolektibitateentzako menuak diseinatu eta prestatzen ditugu Askora Plusen, hala nola ikastetxe, ikasle-egoitza, klinika, enpresa, komunitate eta bestelako kolektibitateentzat. Gure bezeroek bi formularen artean aukera dezakete:

  • "In situ" egindako sukaldaritza: Gure profesionalak gure bezeroen egoitzara joaten dira eta bertan prestatzen dituzte otorduak.
  • Gure sukalde zentraletan, Donostian, prestatzen dugu janaria eta gure bezeroarenera eramaten dugu kontu handiz.

Honako hau da gure lanaren oinarria: dieta osasungarri eta orekatua egitea, menu zaporetsu bezain harmoniatsuen bidez. Horretarako, kalitatea eta ardura ikur duten langileez osatutako lantaldea dugu, honako hauek emateko:

  • Nutrizio-aholkularitza menu osasungarri eta orekatuak egiteko, haur, nerabe eta adinduen premietara egokituta.
  • Lehen mailako lehengai eta elikagaiak, hornitzaile homologatuei erosiak, betiere kalitatea ziurtatuta.
  • Sukaldeko langile kualifikatuak (sukaldariak, laguntzaileak eta auxiliarrak), etengabeko prestakuntza jasotzen dutenak.
  • Haurrekin aritzen espezializatuta dauden monitoreen zerbitzua.
  • Instalazioak garbitzeko langile laguntzaileak.
  • Ikasleek jangelatik kanpo bazkaldu behar dutenerako bazkariak prestatzen ditugu, betiere elikadura osasungarri eta orekatuarekiko konpromisoari eutsiz.

Azken urteotako menuak kontsultatu nahi badituzu, hementxe dituzu dokumentuak: