Zerbitzu osagarriak

Esperientziak esaten digu bezeroak (ikastetxeak, egoitzak, erakundeak, industriak?) bere egunerokoan, askotan, zerbitzu osagarriak behar dituela.

Garbitasun industriala

Arreta handiz

Instalazioak egunero ondo garbitu eta egokitu ezinbestekoa da gure bezeroentzat. Arreta handiz egiten dugu gure lana, kalitate profesionaleko garbitasuna eskaintzeko.

Bizitza-gune garbi, seguru eta atseginak sortzeko, zure helburu eta beharrekin bat datorren garbitasun-programa bat diseinatzen dugu. Gure eskaintzan zerbitzu osagarriak sartzen dira; horra hor, kristalera, errotulu eta heltzeko zailak diren leku berezien garbitasuna, ahaztu barik fumigazioa, desinfekzioa eta arratoi-garbiketa.

Instalazioen proiektuak

Janariak prestatu eta ondo jateko lekuak

Leku harmoniatsu batean otorduak egitea oso garrantzitsua da. Horregatik,, sukaldeen diseinu eta zaharberritzean adituak diren profesional taldea dugu Askoran.

Gune komun funtzional, seguru, atsegin eta abegikorrak sortzen ditugu, ondoko esparru hauetan aholkularitza emanez:

  • Instalazioen diseinua
  • Ekipamendua
  • Arautegi higieniko-sanitarioaren betetzea
  • Finantziazio-metodoak, amortizazio malgu eta erosoekin