Tabak

Gure lantaldearen ahalegina, pasioa eta profesionaltasuna dira Askoran lantzen ditugun proiektu guztien ezaugarri komun bakarrak. Horretatik harago, guretzat berdingabea da proiektu bakoitza, bere behar eta gorabeherekin. Lan egiten dugun arlo guztietan egokitzea ahalbidetzen digu hori ulertzeak, era horretan ahalik eta kalitaterik handieneko zerbitzuak eskaini ahal izateko. Hobeto ezagutu nahi gaituzu?

Elikadura

Eguneroko jarduera egin dezagun funtsezkoa da elikadura osasungarria eta orekatua edukitzea. Horregatik, zerbitzurik onena eskaintzen ahalegintzen gara.

  • Menuak zuzenean prestatzen ditugu zure instalazioetan. Horrelakorik ez baduzu, gure sukalde nagusietan atondutako jakiak zure jantokiraino eramaten ditugu.
  • Nutrizio arloko gure adituek dieta osasungarri eta orekatuak diseinatzen dituzte, adin guztientzat, baita hainbat alergia eta intolerantziari egokituak ere.
  • Sukaldaritza osasungarriaren aldeko apustu irmoa egiten dugu; gure menuetan presentzia handia dute, gainera, produktu ekologikoek eta bertakoek.
  • Bezeroentzat nutrizioari buruzko hitzaldiak antolatzen ditugu, bai eta jantokiaren erabiltzaileentzat ere.
  • Langile espezializatuak ditugu jantokiaz zein erabiltzaileez ardura daitezen.

Ikastetxeetako begiraleak

Ikasleak geletatik kanpo dauden uneak ezin hobeak dira oraindik haiek hezteko.

  • Begiraleak ditugu jantokia, eskola-garraioa, jolas-ordua eta astialdia zaintzeko.
  • Ikastetxeekin bat egiten dugu hezteko eginkizunean.
  • Adin guztietako gazteen arretarako adituen talde bat dugu; lehen sorospenen eta emoziozko adimenaren prestakuntza ere badute, orobat.
  • Jolas-ordua modu dibertigarrian hezteko une bat izateko lan egiten dugu.

Garbiketa

Esparru garbi eta txukun batek, izan litezkeen istripuak prebenitzeaz gain, inguru erosoa eta atsegina sortzen du horren erabiltzaileentzat. Askoran adituak gara era horretako esparruak garbitzen, komunak edo pribatuak izan.

  • Ingurumena errespetatzen duten produktuekin lan egiten dugu.
  • Gure hornitzaileekin elkarlanean aritzen gara gainazalak garbitzeko eta zaintzeko teknika berriak aplikatzeko.

Geriatria arreta

Askora Nagusi atala dugu adinekoen eta komunitate erlijiosoen egoitzetan arreta emateko. Aditu talde bati esker zerbitzu integralak ematen ditugu egoiliarrak zaintzeko, bai eta komunitatea bera kudeatzeko ere.

  • Zahartze aktiboa sustatzen dugu tailerren eta ariketen bitartez.
  • Plirebentzioa lantzen dugu zaintza on baten oinarria delakoan.
  • Zaintzen ditugun pertsonen berezko gaitasunak indartzen ditugu.
  • Pertsonarengan oinarritutako arreta-ereduak.
  • Zaintzailea zaintzea nabarmentzen dugu.

laguntzaileak

Gure bezeroei balioa emateaz kezkatuta, haien beharretara egokitzen gara hainbat zerbitzu eskainiz, hala nola harrera eta administrazioko, garbitegiko edo mantentze-lanetako langileak.

  • Gure langileak bezeroaren estilora egokitzen dira, eta lehen egunetik saiatzen dira balio-ekarpena egiten.
  • Prozesuak hobetzen ahalegintzen gara. Hartarako, balio-ekarpenik egiten ez duten zereginak hautematen ditugu prozesu eraginkorragoak proposatzeko.