Hiruhilabeta honetako udaberruko menuarekin… Andoni ezagutuko dugu, okin-maisua

Gaurkoan Andoni aurkeztuko dizuegu. Okina da eta tokiko okindegien bidez egunero jangelak hornitzen dituzten okinak ordezkatzen ditu.

Andoniren lanbideari buruzko zenbait azalpen emango dizkigu. Lehenik eta behin, antzinako ogibidea dela jakin behar dugu, tradizio handikoa. Andoni, familiako okinen hirugarren belaunaldia da, aitona-amonak eta gurasoak ere ogi-lantegi batean aritu baitziren lanean.

ASKORA hornitzen duten okinetako askok bezala, modurik tradizionalenean egiten du ogia. Eguna oso goiz hasten du; ura, irina, legamia eta gatza nahastu ondoren, oratu egiten dut eta barrak osatzen ditut, ondoren baldintza egokietan hartzitzen uzteko.

Ikastetxeetako eta ikastoletako jangeletan egin berria dirudien ogi goxo-goxoa edukitzeko gakoak pazientzia, teknika egokiak eta lehengai onak dira!

Ogia egiteko modu asko daude, gainera. ASKORAko dietisten taldeak proposatu zigun ogiari zuntz kantitate osagarria gehitzea, oso osasungarria baita. Ideia bikaina irudituz, badakigulako zuen dietan, zerealak ez ezik, zuntza ere oso garrantzitsua dela.

Ogia zuen gustukoa izatea espero dugu. Goza ezazue, elikagai bikaina baita.