ASKORA PLUS, enpresa malgu bat helburu berri batekin: lana eta familia bateragarri egitea.
19-03-2007 ¦ Askora
ASKORA PLUSek "Equal" proiektuan parte hartzen du, enpresetan antolaketa-aldaketa erraztuko duten politiken ezarpena sustatuz, LANGILEEN LAN ETA FAMILIA BIZITZA BATERAGARRI EGITEA erraztearren.
Herritarren eta familien egituran aldaketa handiak gertatu dira, eta horrek lan-antolaketaren mundutik erantzutea eskatzen du, gure bizitzak osatzen dituzten alderdi guztien arteko oreka aurkitzeko: Lan-merkatuan txertatzea eta bertan irautea, eta lanbide-garapena; familia bat osatzeko eta behar bezala zaintzeko aukerak handitzea; eta garapen pertsonala, kulturala eta soziala ahalbidetzeko baldintzak eta denbora hobetzea.
Enpresek, beste zenbait gizarte-eragilerekin batera, formula berriak sustatzearen ardura hartu behar dute beren gain, lan- eta familia-bizitza bateragarri egiteko helburu horiek lortzeko.
"Donostia Auzolan" proiektuan zenbait eragile bildu dira, lanaren, familiaren eta norberaren bizitza bateragarri egiteak pertsonen bizi-kalitatearen eskarietan eta enpresaren lehiakortasunean dituen inplikazioei diziplina anitzeko ikuspegi batetik heltzeko. Donostiako Sustapena dago proiektuaren buruan, eta honako erakunde hauekin elkarlanean gauzatzen du proiektua: Euskadiko Langile Komisioak, GAIA (Euskadiko Teknologia Elektronikoen eta Informazioaren Industrien Elkartea), CEIT (Gipuzkoako Azterlan eta Ikerketa Zentroa), Gipuzkoako Abokatuen Elkargoa eta EUDEL (Euskadiko Udalen Elkartea). Gainera, Europako Gizarte Funtsaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa dauka.
Proiektuaren helburua honako hau da: hobetzeko proposamenak biltzea eta gure lan- eta familia-bizitza bateragarri egin beharraz ohartarazteko lagunduko diguten neurriak hartzea. Horretarako zenbait hobekuntza-tresna bultzatu behar dira, gure gizartearen egungo behar eta erronkei erantzungo dien oreka lortzeko.
ASKORA PLUS. Familiarekiko arduraz jokatzen duen enpresa.
- Malgutasuna denboran. ASKORA PLUSek lanpostuak profesional guztien beharretara egokitzea bilatzen du. Langileen alorrean daraman politikak lanaldi murriztuak eta lanaldi partzialeko lana sustatzen ditu, lan-bizitza eta familia zaintzea bateragarri egiteko.
- "Lanbide"-sustapeneko neurriak. ASKORA PLUSek prestakuntza jartzen du langilearen eskura, lana langilearen beharretara egokitzen du eta langilea bere enplegagarritasuna handitzeko trebatzen du, denbora, gatazkak eta estresa kudeatzeari buruzko prestakuntza eskainiz.
ASKORA PLUSen ilusio handiz ekiten diogu konpromiso berri honi, gu eta gure familiak itxaropen handiko etorkizunera garamatzalako uste osoa baitugu.
