HEGALUZEA
2007-07-12 ¦ ASKORA PLUS
Udaran hasten da Hegaluzearen garaia, denboraldi honetan eskuratu dezakegu Hegaluzea urteko kalitate eta salneurri hoberenean. Ekainetik urria bitartean harrapatu oi da Hegaluzea Kantauri itsasoan, beti ere tradiziozko arrantza aparailuekin. Honek balio gehigarri bat ematen dio harrapakinari honela kalitatea hobetuz.
Maiz, Hegaluzea eta hegalaburra nahastu oi dira beraien artean duten antzagatik. Baina baditu ezberdintasunak bereizten lagunduko digutenak.
Atunzuri edo Hegaluzea (Thunnus alalunga) 4 kilo baino gehiago ditu, eta bere gorputz indartsu eta bular-hegatsaren tamainarengatik desberdintzen da. Bere haragia zuriago da,ehundura eta zapore ezin hobeagoarekin.
Bitxikeri bezala, Hegaluzearen muskulu zati batzuetan kolore gorrixka biziagoa du, odolaren metaketaren ondorio da, animali honek mugitzeko erabiltzen duena .
EZAUGARRI NUTRITIBOAK
Hegaluzea arrai mota urdina da, horrek koipetsuagoa egiten du. Bere koipea gantz-azido omega-3 –en aberatsa da. Honela kolesterola eta odoleko triglizeridoak gutxitzen ditu, odola arinagoa eginez. Koabulu, trombo edo eta gaixotasun kardiobaskularrak murrizten lagunduz.
Gainera, Hegaluzea proteina ugari ditu bitamina eta mineraletaz aparte.
B taldeko bitaminak (B2, B9 eta batez ere B3 eta B12) globulu gorrien osaketan, nerbio-sisteman eta defentsa-sisteman parte hartzen du honi mesede eginez.
Arrai koipetsu bat izanik, bitamina D eta A ere ditu. D bitaminak kaltzioa barneratzen laguntzen du hezurretan. A bitaminak azal eta ehunak mantentzen, hazten eta konpontzen laguntzen du. Hegaluzeak mineral anitz ditu potasio, fosforo, magnesio, burdin eta iodoaren modukoak. Iodoa beharrezkoa da glandula tiroideoen funtzionamendu onerako. Hau garrantzitsua da garun eta fetuaren garapenerako. Magnesioa heste, nerbio eta muskuluen funtzionamenduarekin erlazionatzen da. Hezur eta hortzen parte da ere inmunitatea hobetuz. Burdina beharrezkoa da hemoglobinak sortzeko, proteina honek oxigenoa garraiatzen du biriketatik zelula guztietara. Eta beste alde batetik anemiari aurre egiten laguntzen dio.
Eragozpen bakarra dauka, Hegaluzeak purinak ditu, geure organismoan azido uriko bihurtzen direnak. Beraz hezueria edo hiperurizemia izanez gero ez da gomendatzen.
TXIKIENENTZAKO AHOLKUA
Ziurrenik Hegaluzea zailtasun gutxien dituen arraia da umeei zerbitzatzerako orduan. Bere zapore goxo, haragi trinkoa eta dauden milaka plater motengatik. Ziur ume askok jan oi dutela Hegaluzea entsaladan, enpanadiletan edo eta tortila-pizza baten osagai moduan.
SUKALDERAKO AHOLKUA
Hegaluzea geure tradiziozko gastronomiaren elementu nagusia da, Marmitakoaren kasuan bezala, Euskal Herrikoa jatorriz. Edo eta Hegaluzea tipulazturik, tomatearekin ala sagardo saltsarekin.
Bentreska, Hegaluzearen zatirik baliozkoena, horren kalitate handia daukan, plantxan soilik sukaldatuz gero bere zapore onena lortu daitekeela.
ETXERAKO AHOLKUA
Erosi ondoren gomendagarria da Hegaluzea ikuzi eta garbitzea hozkailuan sartu aurretik, 2 edo 4 gradutan. Ezkatak eta burua kentzea gomendatzen da ere ontzi itxi baten sartu baino lehenago. Honela produktuak ahalik eta alterazio gutxien jasan dezan lortzea da eta beste elikagaiei kontaminazioa murriztea.
Bi egun baino gehiago hozkailuan ez edukitzea gomendagarria da bere kalitate hoberenean jateko.
HEGALUZEA URTE OSOAN ZEHAR
Hegaluzearen arrantza udan soilik izan harren, kontserba-teknika berriek urte osoan zehar jateko aukera ematen digute bere balio nutritiboak aldatu gabe.
Nutrizionistek arraia lau edo bost aldiz astean jatea gomendatzen dute, honen barnean kantitate nahikoan, arrain urdina. Gaur egun balio onuragarritzat hartzen da arrain zurien moduan, nahiz eta koipetsuago izan.
Informazio hau interesgarria irudituz gero, bisita ezazu
