Yearly Archives: 2014

Laneko inguru seguruen alde eta zentroetako langileen ongizatearen alde egiten dugu lan

Badakigu Garbiketako eta Arreta Geriatrikoko zerbitzuak oso sentikorrak direla Laneko Osasunarekiko. Hori dela eta, zerbitzua ematen dugun espazioak espazio seguru bilakatzen ditugu, Arriskuak Prebenitzeko geure zerbitzuaren laguntzaz. ASKORArekin lotuta dauden hobekuntzak dira, besteak beste, laneko gune, makina eta sistemak luze eta zabal ebaluatzea, erizaindegi ebakuatzeko antzezpenak egitea, eta ASKORA osatzen dugun guztion zaintzan izandako aurrerakada […]

Ekintza: Goseak eraginda jaten al dugu beti?

«Emozioak eta elikadura osasungarria» lantegiaren aurkezpena ASKORAk, Innobasqueren AEPrekin (Adimen Emozionaleko Partzuergo) lankidetzan eta gure Begirale-taldearekin batera, egunero artatzen dugun ikastetxe bateko 12 eta 13 urte bitarteko haurrentzako Adimen Emozionaleko Zirkuitu bat antolatu du. ASKORAk zerbitzua ematen duen ikastetxe bateko haurrek emozioak kudeatzearekin zerikusia duten 4 lantegitan parte hartzeko aukera izango dute. Beren emozioak identifikatzen […]

ASKORA, eskola-kirolarekin

Apirilaren 12an, larunbata izanik, aukera izan genuen Tximeleta Taldeak urtero antolatzen duen Eskolako Gimnastika Erritmikoko erakustaldian berriz ere laguntzeko. 300 bat haurrek hartu zuten parte. Gure sukalde nagusiko sukaldariek prestatutako Hamaiketako Osasungarri batez indarberritu ziren gero kirolariak. Gure taldeko dietistek ere lagundu nahi izan zuten, eta hamaiketakoaren pieza bakoitzaren azpian zer zegoen azaldu zieten txikiei: […]

Deusto Business School-ekiko (DBS) lankidetza

ASKORA Deustuko Unibertsitatearen Alumni proiektura bildu izanaren ondorioz, aurtengo lehen seihilabetekoan, Kideen Asea Neurtzeko sistemaren eguneraketa egingo du ASKORAk. DBSko lantaldeekiko laguntzari esker, giza baliabideen kudeaketa-joera berrienetan ere erabili ahal izango da sistema berria, halaber kudeatuko da komunikazio-joera berriekin ere.