Atzo Txin-pun eguna ospatu genuen Askorak zerbitzua eskaintzen duen ikastetxeetako jantokietan. Bertan bazkaltzen duten umeek egun batez Mahi-Mahi jantokiaren esperientzia bizi izan zuten, eguerdiko zerbitzu osoarekin: ostegunetako menu berezia eta patioko dinamizazioa. Bazkalorduko menuak bi plater eta postrea izan zituen eta bakoitzean Mahi-Mahi esperientzia gauzatu zen. Lehenengo platerak, azalore- eta udare-krema, ezohiko zaporeak dastatzeko aukera…