Askora Nagusiren proiektua Silver Economy deialdian hautatua

“Silver Economy” laguntza-programaren barruan hautatu diren 13 proiektuetako bat izan da Askora Nagusik Adinberri – Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntzen deialdian aurkeztutako elikadura-zerbitzu berritzailea garatzeko pilotaje-proposamena.

Gure proiektuak Gipuzkoako zentro soziosanitarioen jantoki zerbitzuaren esperientzia hobetu nahi du, pertsonengan oinarritutako eredu berritzaile bat sortuz. Pilotutza proiektu honen bidez, zentro soziosanitarioetako jantokiak espazio atseginagoak bilakatzea, baita elikadura osasuntsua eta orekatua sustatzeaz gain, parte-hartze handiagoa, erosotasun handiagoa eta inplikazio eta parte-hartze handiagoa sustatzea, bai erabiltzaileen aldetik, bai profesional-taldearen aldetik.

Gipuzkoako zentroetan eguerdian dagoen errealitatea behatzeko eta aztertzeko lehen fasearen ondoren, diseinu eta ideazio fasea jarriko da martxan. Fase horretan, erabiltzaileek, haien familiek eta eguneko zentroetako eta egoitzetako profesionalek hartuko dute parte, erabiltzaile-esperientzia eta gerontologia adituekin batera. Elkar-sorkuntza prozesu honen ondorio, pertsonak oinarri dituen zerbitzua  garatzeko metodologia erreplikagarria abian jarriko dugu, zentru pilotu batzuetan testeatuz.