Genero indarkeriaren aurrean, TOLERANTZIARIK EZ!

Emakumeen aurkako indarkeria guztiei eragiten digun arazo bat da, gizartean zeharka landu behar duguna: gure erantzukizun indibidualetik abiatuta, hezkuntza-sistema paritario batetik pasatuta, telebistako eta musikako edukiak egokitu, eta elkarte, enpresa eta erakundeen jardun eta politika sozialen sorreraraino.

Aspalditik ari gara Askoran berdintasunaren eta emakumeen eskubideen alde lanean, eta, horren ondorioz, gure Berdintasun Planak garatu ditugu. Plan horietan, lan-ingurunean emakumeenganako edozein erasoren aurrean protokoloak eta jarraibideak sortu eta martxan jarri ditugularik.

Baina enpresa gisa, erasoei aurre egiteko politikak eta neurriak hartzeaz gain, gizarte-eragile garen aldetik, gure esku dagoen neurrian, herritarrak kontzientziatzen eta berdintasun errealaren aldeko urratsak egiten saiatu behar dugu.

Horregatik, gizarte-gaitz hau eskola jantokietan ekintza sinboliko baten bidez nabarmendu nahi izan dugu. Ikasleek genero-indarkeria denoi dagokigun arazotzat hartzea nahi dugu, eta arazo honi buruz, baita eguneroko bizitzan sustraitutako ohitura matxistak kentzeko eta egoera hobetzeko pertsona bakoitzak egin dezakeenaren inguruan gogoeta egitea. Aurten, ezpain-zapi zurien ordez, ezpain-zapi moreak jarri ditugu, eta, horiekin batera, kontzientziazio-kanpaina bat egin dugu haur eta nerabeentzat. Kanpaina honetan, eguneroko bizitzako indarkeria matxistaren adibideak erakutsi nahi izan dizkiegularik, euren inguruan ematen diren errealitateak agerian jarriz..

Gaur, gure jantokiak morez tindatzen dira kontzientziatu, aldarrikatu eta martxan jartzeko.

Askoran pertsonen berdintasunean, errespetuan eta askatasunean oinarritutako gizarte batean sinesten dugulako. Eta horretan lanean jarraituko dugu egunero.