Energiaz beterik, ikasturte berriari ekinez

Monitora sirviendo fruta en el comedor de San Fidel Ikastola, Gernika

2018-2019 ikasturtea hasi berri dugu, energia eta ilusioz beterik. Erronka berriak, helburu berriak eta batez ere gure jantokiak bizi-bizi ikusteko irrika. Hori da eta gure egunerokotasunaren saltsa eta bizigarria: Ikasle, irakasle, begirale eta sukaldariek  guztiek elkarrekin bazkalordua partekatu, ikasi eta gozatzeko une bat nola bilakatzen duten ikustea.

Hazten jarraitzen dugu, aurten ere ikastetxe berriak gehituz. Eta hau Askoran konfiantza duzuen pertsona guztiei esker da: elkarrekin elikadura osasuntsuan, bertako produktuen kontsumoan, hezkuntzan eta batez ere pertsonen ongizate eta zoriontasunean oinarritutako proiektu bat eraikiz.

2018-2019 ikasturte on!