Askora GJHetan aditu Basque Food Clusterraren arabera

Habic Clusterrak Arkitekturako Goi Mailako Eskolan duen Enpresa Ikasgelan ospatu zen jardunaldian, Basque Food Clusterrak elikaduraren alorreko enpresetan Garapen Jasangarrirako Helburuen identifikazioa landu zuen.

ODSFOOD deituriko ekimen honek elikaduraren sektoreko enpresei, 2030 Agendaren alde, GJHak lantzen laguntzea du helburu. Ekimenaren garapenak sektorearen diagnostikoa sortzen ere lagunduko du eta elikaduraren alorreko enpresek komunean dituzten helburuak identifikatuz taldean etorkizun jasangarriago baten alde egiten ere lagunduko du.

Honela bada, Gipuzkoako Foru Aldundiak babestutako ODSFOOD proiektuak zazpi enpresa gipuzkoarrez osaturiko lantaldea sortu du: Ameztoi, Anaiak, Brioche Pasquier Recondo, Dastatzen Group, Elmubas, Euskaber, Mala Gissona y Xumuxa.

Parte-hartuko duten enpresek, handi zein txikiek, Askoraren aholkularitza eta gidaritza izango dute. Basque Food Clusterrak ODSen gaian enpresa aurreratu gisa identifikatu baitgaitu. Uvesco ere lan berean arituko da.

Aholkularitza perfila Agenda 2030aren alde egin dugun analisi eta garapenean oinarrituta dago, etorkizun jasangarriago baterako gure lanean. Lan guzti hau, egin duguna eta egiten duguna, gure webgunean argitaratuta dugun ODSen memorian ikus dezakezue.

Ikusi Askoraren GJHak hemen.