Sedentarismoak dakarren desgastea gutxitzeko aholkuak

Bazenekien egunero ariketa egiteak ez dituela eserita ematen ditugun orduak konpentsatzen?

Sedentarismoak gure osasuna arriskuan jartzen du, eta gaixotasun kardiobaskularrak, 2 motako diabetesa, kolesterol altua, obesitatea edo bizkarreko minak edukitzeko arriskua handitzea ekar dezake, besteak beste.

Hori dela eta, GOSASUNek, Indarteken eta Solutiaren arteko lankidetzari esker, bideo bat sortu du aholku batzuekin, lan sedentarioak egiten dituzten pertsonak mugitzera bultzatzeko eta denbora luzez eserita emateak dakartzan arriskuak ekiditeko.

Bideoa GOSASUN agenteen V. Tailerrean aurkeztu zen, Inobasquen, non inguruetan ohitura osasuntsuak sustatzearekkn konprometituta dauden era guztietako erakundeetatik etorritako 45 pertsona baino gehiago elkartu baitziren.