Elikagaien Galera Eta Xahuketari Buruzko Kontzientziazioaren Nazioarteko I. Eguna

Nazio Batuen Batzar Nagusiak bultzatuta, gaur Elikagaien Galerari eta Xahuketari buruzko Kontzientziazioaren Nazioarteko I. Eguna ospatzen da, eta Askoratik ospakizun honekin bate gin dugu. Arazo hau oso zabaldua dago gure gizartean, orain arte normalizatuta egon delarik. Baina zorionez, egoera aldatuz doa. Askoran, urteak daramagu gure sukalde eta jantokietatik elikagai xahuketari aurre egiten.

Nekazaritzako Elikagaien Ekonomia eta Garapenerako Ikerketa Zentroak (CREDA) 2019an egindako “Elikagaien Xahuketaren aurkako Eskolak” ikerketaren arabera, Bartzelonako Plan Estrategiko Metropolitarrak (PEMB) eta IND+I Science-k “Metropoli-garapeneko agenda” kategorian saritua, eskolako jantoki batek 20,5 k janari botatzen du egunero zaborretara. Zerbitzuan sortutako hondakinen kontrol eta auditoretza faltagatik gertatzen den akatsa.

Askoran, gure gizarte eta ingurumen kontzientziaren ildotik, Elikagaien Xahutzearen Aurkako Euskadiko Plataformarekin bat egin genuen 2018an. Geroztik, barne-hobekuntzako prozesu bat eginez, menuen planifikazio-prozesuen barruan, erosketa prozesuan, baita sukaldean eta zerbitzuan bertan xahutzea kontrolatzen laguntzen diguten irizpideak eta protokoloak ezarri ditugu. Hauei esker, egun gure sukalde zentralek soberakinik sorrarazi gabe lan egiten dutela esan dezakegu.

Baina elikagaien xahutzea guztiak inplikatzen gaituen arazo bat da, enpresetatik hasita, erakunde, zein familietaraino. Denok parte hartzen dugu mundu mailako arazo honetan, eta irtenbidea emateko, kontzientziatu eta gure ohiturak aldatzen hasi behar dugu. Izan ere, askotan ez gara jabetzen keinu soil batek, zaborretara zerbait botatzeak, dituen ondorioez. Hau lantzeko, tailerrak antolatzen ditugu, gure mahaikideek gure kontsumo-ohiturek dituzten ondorioak ezagutzeko eta horiek hobetzeko jarraibideak ikasteko.

WWFren arabera, industrian, ostalaritzan eta etxeetan bertan sortzen den elikagai xahuketak berotegi-efektua eragiten duten gasen emisioen %15aren eragile da, eta Europako Batasunean urtean 143 bilioi euroko galera ekonomikoa eragiten du. Ekonomia eta ingurumen faktoreez gain, alderdi sozioekonomikoak ere kontuan hartzen baditugu, gizarte-desberdintasuna ere azaleratzen da: 2017. urtean, 112 milioi pertsona bizi ziren EBn pobrezia-arriskuan zeuden etxeetan, eta 5,8 milioi pertsona elikadura egoki edo osasungarria izateko aukerarik gabe bizi ziren, 88 milioi tona elikagai alferrik galtzen ari ziren bitartean

Askoran gure erantzukizuna geure gain hartzen dugu eta lanean jarraituko dugu gure esku dagoen guztia egiteko: elikadura osasungarria, jasangarria eta etikoa lantzeko.