Ez da janaririk geratzen ikastetxeetako jantokietako plateretan

Elikadura Osasungarrien Aldeko Ekimenak Euskadin programaren barnean Eusko Jaurlaritzak ikastetxeetako jangeletan jaten den elikagai kopuruaren inguruko ikerketa egin du 2021ean.

Askora programa honen parte da, eta hala, lan alor bereko beste enpresa batzuekin batera, ikerketan parte-hartu du Mahi-Mahi proiektuaren bidez. Jaurlaritzaren programak dakarren kezka geure egiten dugulako Euskal Autonomia Erkidegoko 105 ikastetxetan egin den jantokien analisian esku-hartu dugu.

¿Zertan datza ikerketak? Labur azalduta:

Helburuak

Ikastetxeetako jangeletan elikagai talde ezberdinak zein kopurutan jaten diren ezagutzea.

Jaki osasungarriak kontsumitzearen alde dagoeneko martxan dauden proiektuak baloratzea.

Irizpide ezberdinen araberako jakien kontsumoa alderatzea.

Emaitzen bidez etorkizunerako hobekuntza-ildoen plangintza egitea.

¿Zertan zetzan gure parte-hartzeak?

15 egunetan zehar eta hiru ikastetxetan eguneroko kontsumoaren kuantifikazioak egin genituen, jandako eta platerean utzitako jakiei erreparatuz. Menua, sukaldea eta adina kontuan izanda, jangelako ikasleen soberakinak eta jandakoak erregistratu genituen.

Emaitzak

  • Adinean aurrera joan ahala, are eta gutxiago jaten da. Batez ere barazkiak eta arraina.
  • Gutxiena jaten diren elikagaiak nutrizio-balio handia dute, eta horregatik dira garrantzitsuak.
  • Ikastetxeetako jangeletan jaten diren kantitateak egokiak dira. Zerbitzatutako janariaren zati handiena jaten da.