Askora Gureak taldearen InklusioanBAT proiektuaren parte da. Proiektu honek pertsonen garapenaren alde lan egin nahi duten hainbat enpresa uztartu nahi ditu ondorengo gaiak identifikatu eta azpimarratzeko: Laguntza handiagoa behar duten pertsonen kontratazioan eragiten duten oztopo emozional eta eta teknikoak. Desgaitasuna duten pertsonen enplegagarritasuna ugaritu dezaketen aldaketarako ekintzak. Proiektuan zehar Askoraren analisia egingo da: aukerak identifikatu,…
Askoran elikadura osasuntsua plateretik haratago doa. Hilabete honetan zehar, hainbat ekintzen bidez, gure jantokietako zerbitzuen inguruko bi pasio garatzeko aukera izan dugu: zabaldu eta kontzientziatu, eta eraikitzeko partekatu. Eskerrik asko otsailean zehar nutrizio-uneez gurekin gozatu duten pertsona guztiei! Haurrentzako nutrizio-tailerrak. Bertako hornitzaileen bisitak jantokietara. Elikadura osasuntsuan oinarritutako prestakuntza hezitzaileentzat. Jantokietako bilerak familiekin batera. Hurrengo eskaintza…