Eguneroko jarduera egin dezagun funtsezkoa da elikadura osasungarria eta orekatua edukitzea. Horregatik, zerbitzurik onena eskaintzen ahalegintzen gara.
Ikasleak geletatik kanpo dauden uneak ezin hobeak dira oraindik haiek hezteko.
Esparru garbi eta txukun batek, izan litezkeen istripuak prebenitzeaz gain, inguru erosoa eta atsegina sortzen du horren erabiltzaileentzat. Askoran adituak gara era horretako esparruak garbitzen, komunak edo pribatuak izan.
Askora Nagusi atala dugu adinekoen eta komunitate erlijiosoen egoitzetan arreta emateko. Aditu talde bati esker zerbitzu integralak ematen ditugu egoiliarrak zaintzeko, bai eta komunitatea bera kudeatzeko ere.
Gure bezeroei balioa emateaz kezkatuta, haien beharretara egokitzen gara hainbat zerbitzu eskainiz, hala nola harrera eta administrazioko, garbitegiko edo mantentze-lanetako langileak.
Lur zoragarri batean bizitzeko dohaina jaso dugu eta ekoizle apartak ditugu. Horregatik, haien produktuen alde egin du apustu ASKORAk.
Gure ingurua nola hobe genezakeen, horixe da geure buruari sarrien egiten dizkiogun galderetako bat. Hari ekintza jakinen bitartez erantzuten saiatzeko, Askora Solidaria proiektua piztu zen gure lantaldearen ekimenez.
Askora Solidariaren bitartez aktiboki hartu dugu parte hainbat ekimenetan, geure zein helburu sozialeko beste erakunde batzuekin batera eginak. Askora osatzen dugun guztion inplikazioa da hain beharrezkoa den proiektu honen motorra.
2013an gure EGEaren aintzatespena jaso genuen Askora osatzen dugunon helburu profesionalak eta pertsonalak uztartzearren eginiko ahalegina dela eta. Zer esanik ez da, zurekin partekatu nahi dugu saria eta EGEko memoriari begi bat egin diezaiozun gonbit egiten dizugu. Nahi baduzu askora@askora.com eposta bitartez eskatu diezagukezu.
Prestakuntza handieneko profesionalek osatzen dute gure taldea. Askora osatzen dugun lagun guzti-guztiok prestakuntza jarraituko programa batean hartzen dugu parte, guregan geure eguneroko lana bikain egiteko behar diren gaitasunak garatzera bideratua. Gauzak bestela egiteko modu bat badela sinesten dugu Askoran.
Kalitateko zerbitzua eskaini nahi dizugu, bihotzetik sortua eta ilusioz eta baikortasunez kutsatzeko gai dena. Seigarren Zentzumena beharrezkotzat jotzen dugu horretarako.
2023/01/16
2023/01/10
2022/12/16