Askorak bat egin du Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak eta Elika Fundazioak sustatutako “Janaria ez da botatzen” kanpainarekin. Kanpaina honen helburua da elikagaiak alferrik galtzearen aurrean sentsibilizatzea eta gizarte jasangarriago baten aldeko apustua egitea.
Elikagaiak alferrik galtzeak ondorio kaltegarriak ditu, ez bakarrik ingurumenean, baita ekonomian eta gizarte osoan ere. Kezka horren ildotik, Askorak jasangarritasuna bere enpresa-estrategiaren funtsezko zutabeetako bat bihurtu du.
Barne-ekintzen artean, nabarmentzekoa da jasangarritasun-batzorde bat sortu izana, funtsezko arloetako ordezkariek osatua, hala nola giza baliabideetako, finantzetako, zuzendaritzako eta erosketetako ordezkariek. Diziplina anitzeko talde horrek jasangarritasunaren ikuspegi partekatua sustatzen du, eta modu koordinatuan lan egiten du helburuak zehazteko, lorpenak ebaluatzeko eta jomuga berriak ezartzeko.
Elikagaiak alferrik galtzea eta xahutzea
2021az geroztik, Askora Elikagaien Xahuketaren aurkako Euskadiko Plataformako kide aktiboa da, eta, horri esker, “zero hondakinak” lortzeko politikak indartu ditu. Landutako neurrien artean, honakoak dira azpimarragarrienak: kudeatzen dituen hezkuntza-zentroetako sukaldeetan alferrik galtzen den elikagaien kuantifikazioa, hondakinen eguneroko jarraipena eta birziklapena. Neurketa horiei esker, zenbat, non eta zer alferrik galtzen den identifika dezake Askorak. Zalantzarik gabe, erabakiak hartzen, zergatiak detektatzen, aldaketa-palankak aktibatzen eta jantokian nahiz inguruko ekosistema sozialean inpaktua duten ekintzak diseinatzen laguntzen dion ikerketa da.
Kontzientziazioa sustatzeko helburuarekin, tailerrak, dinamikak eta material espezifikoak ere garatzen ditu Askorak, ikasleen parte-hartze zuzenarekin.
Urte honetan lehenbizikoz, bezero bakoitzak bere elikagaien galtze-mailari buruzko txosten xehatua jasoko du. Era berean, Askora jasangarritasun-diagnostiko bat egiten ari da bere zentro guztietan, indarguneak eta hobekuntza-arloak identifikatzeko, eta hondakinak murrizteko konpromiso handiena duten zentroen errekonozimendu gisa, bereizgarrien (urrea eta zilarra) sistema bat sortu du, zentroak jardunbide onenekin saritzeko.
“Janaria ez da botatzen” kanpainan parte hartuta, Askorak ekimen instituzional garrantzitsu batekin bat egiteaz gainera, barrutik urteak daramatzan lan bat indartu eta ikusarazten du: benetako inpaktua duen elikagai-hondakina murriztea.