Inklusioa eta jasangarritasuna, gure zentroak berrikuntza-alorrean erreferente izan daitezen

, ,
Inklusioa eta jasangarritasuna, gure zentroak berrikuntza-alorrean erreferente izan daitezen

Compartir:

Askoran jasangarritasun-alorrean aurrera egiten jarraitzen dugu, inklusioa eta ingurumen-kontzientzia batzen dituen egitasmo berritzaile batekin.

Sinnple eta Gureak erakundeekin elkarlanean, esperientzia bat abiatu berri dugu gure zentroetan, laguntza gehigarria eskaintzeko desgaitasuna duen pertsona baten parte-hartze aktiboarekin. Bi astez, Telmo Intxausti, Donostiako Jesuitak ikastetxeko jantokian eraldaketa honen buru izango dena, ikuspegi jasangarria aplikatuko du jangelaren zerbitzuan, eta neurketak egiteaz eta egunerokoan hobetu daitezkeen jarraibideak adierazteaz arduratuko da.

Esperientzia honek, jasangarritasuna gure lanaren erdigunean jartzeko baliatzeaz gain, balio handiko bizikidetza-uneak oparitzen ari zaizkigu. Orain inpaktua baloratzea eta hurrengo urratsak eta erantzukizunak definitzea baino ez zaigu falta!

Ezbairik gabe, esperientzia honek ingurumenarekin dugun konpromisoa indartzen du, inklusioa sustatzen, eta gure jantokiak jasangarritasunaren eta berrikuntzaren erreferente bihurtzen ditu. Jesuitak Donostia dagoeneko jasangarritasun-alorrean laborategi bat da!


Más noticias sobre

, ,