Gure zerbitzuak egokituz

Askoran artatzen ditugun pertsonen ongizatea zaintzen dugu egunero. Eskola jantokietako, helduen egoitzetako, enpresa jantokietako eta ikastetxe nagusietako erabiltzaileek gure zerbitzuez erosotasun eta segurtasun osoz goza dezaten, profesionaltasunez, baina gertutasunetik egiten dugu lan, pertsonen ongizatea gure lehentasuna delarik.

Horregatik, gaur egungo egoeran, gure zerbitzu guztiak egokitu ditugu, Askora osatzen dugun pertsona guztion osasuna eta segurtasuna lehenetsiz, bai eta egunero gure zerbitzuez gozatzen dutenen pertsonena ere. Horretarako, Kontingentzia Plan bat garatu dugu, bezero bakoitzak hartutako neurriekin koordinatzen duguna kudeatzen dugun zentro bakoitzean. Gure egunerokotasunean zenbait jarraibide integratu ditugu helburu horrekin, hala nola: tenperatura hartzea, musukoak etengabe erabiltzea, segurtasun-distantzia mantentzea eta gainazalak eta espazioak garbitzeko eta desinfektatzeko protokolo zehatzak.