Nahi duzun jangela

Beren jangela hori baino askoz gehiago izatea nahi dutenentzat esperientzia pertsonalizatuak sortzen ditugu.

Euskadiko eskoletako, zaharren egoitzetako eta enpresetako jangelak birpentsatu eta kudeatzen ditugu. Eta modu desberdin batean egiten dugu, horrela bakarrik lagun diezazukegulako zure jangela nahi duzun jangela bilakatzen.

Slide

Elikation, eskolako ekosistemako elikadurari buruzko proiektu estrategikoa

Elikation, eskolako ekosistemako elikadurari buruzko proiektu estrategikoa

Sektorearen arauak aldatu ditugu, hobetzeko

Uste dugun hura defendatzen egiten dugu.

1. Elikaduratik askoz harago doan ikuspegi batetik diseinatzen eta kudeatzen ditugu jangelak.

Gure taldearentzat, funtsezkoa da kalitatezko produktuak dituen elikadura osasungarria eta askotarikoa ematea. Baina gure begirada janaria baino askoz harago doa. Badakigu erakunde bakoitza bakarra dela, eta, beraz, beren jangelak ere halakoa izateko aukera izan behar du.

Gure ustez, funtsezko hobekuntzak ezar ditzake elikadura-zerbitzuak erakundearen alderdi askotan. Horregatik, gure bezeroekin batera egiten dugu lan, jangelan hobekuntzak ezartzeko; batetik, beren helburuak lortzen lagunduko eta, bestetik, bertan jaten dutenen esperientzia ere hobetzeko.

2. Pertsonen bizitza hobetzen duten esperientziak sortzen ditugu.


Uste dugu jangelak horiek egunerokoan erabiltzen dituztenen eta horietan lan egiten dutenen harremanetarako modua hobetzeko funtsezkoak direla. Horretarako, pertsona horiek jangelan eta bertatik pasa baino lehenago eta geroago bizi dituzten esperientziei erreparatzen diegu, eta beren premietan eta desiretan jartzen dugu arreta. Behatu egiten ditugu, entzun egiten ditugu eta, bezeroarekin koordinatuta, jangela esperientzia aberasgarri eta dibertigarri bat bilakatuko duten hobekuntzak proposatzen ditugu.

3. Zentzuarekin berritzen dugu. Beti galdetzen diogu geure buruari nola hobetu daitekeen, eta, horretarako, pertsonak ardatz hartzen ditugu.

Beti galdetzen diogu geure buruari jangelak nola hobetu dezakeen bertan jaten eta lan egiten duten pertsonen bizitza. Hori horrela, egunerokotasunari eragingo dieten hobekuntza txikiak egiten ditugu etengabe, bai eta aldaketa kontzeptual handiak ere, hala zerbitzuan, nola horren diseinuan.

2017an, eskoletako jangela-zerbitzua batera diseinatzeko metodologia bat sortu genuen, eta nazioarteko Service Design Awards sarietan finalista izatera iritsi zen, mundu mailako urteko zerbitzu-diseinu onenetako gisa.

Metodologiak zerbitzuaren ardatz bilakatzen ditu pertsonak, eta haren diseinuan inplikatzen ditu. Gaur egun, eredu hori erreferente bilakatu da sektorean, eta zaharren egoitzetara eta enpresetara ere eraman dugu.

4. Jangelak ikusteko modu berri batean sinesten dugu. Modu humanoago eta arduratsuago batean.

Pertsonak egiten dugun guztiaren erdian daude. Gure jangeletan egunero jaten dutenetatik hasi eta gure lantalderaino, ekosistemaren parte diren kide guztietatik igarota: senideak, hornitzaileak, lantaldea…

Jangela ikusteko modu horrek gure bezeroekin harremanak izateko moduari ere eragiten dio, eta elkarrekin ezarritako helburuak lortzeko talde konektatu eta elkartu bat sortzen du.

5. Jangela hobetzeak gure bezeroak berezi egiteko balio dezan konpromisoa hartzen dugu.


Balio erantsi handiko eredu bat defendatzen dugu, eta jangelaren ekosistemako pertsona guztiek hori hala dela ikus dezaten lan egiten dugu. Gure bezeroei bereiz daitezen laguntzen diegu, erreferentziazko eredu berritzaile baten bidez.

6. Tokiko ekosistema baten parte garela sentitzen dugu, eta hori gure proiektu guztietan zaintzen eta sustatzen dugu.

typical basque architecture. Urkiola, Biscay, Basque Country, Spain

Uste dugu gure jangelek eragin positiboa izan behar dutela haien inguruan. Horregatik, tokiko hornitzaile gehien barruan hartzen dituen erosketa-plan pertsonalizatu bat garatu dugu. Aldi berean, produktuen kalitatea bermatzen dugu eta tokian tokiko ekonomia babesten dugu. Gainera, gure taldeetako kideen prestakuntza ere bermatzen dugu, zerbitzu ona emateko ezinbestekoa baita.

Gure konpromisoaren emaitza zifrak dira

Deskargatu gure 2022ko memoria eta ezagut gaitzazu hobeto.

Ba al dakizu nolakoa den nahi duzun jangela?

Baliteke zaila izatea gure jangela nolakoa izatea nahi dugun imajinatzea, beti berdina eduki badugu. Horregatik, nolako jangela nahi duzun imajinatzen lagundu nahi dizugu, 2 minutuan baino gutxiagoan. Beharbada hasiera berri baten aurrean gaude.