Yearly Archives: 2016

Bihotzaren munduko egunean, ASKORA eta IMQ elkarrekin bihotzerako ohitura osasuntsuak zabaltzen

Bihotzaren Munduko Eguna dela-eta (irailak 29) IMQ Prevención erakundeak sentsibilizazio kanpaina bat jarri du abian gure bihotzaren osasunarekin kontzientziatzeko eta, kanpaina horretan, ASKORAk lagundu egin du, bere dietisten taldearekin eta bere Prebentzio Departamentuarekin, ASKORA osatzen dugun guztion osasunera bideratuta baitago. Kanpaina hori dela-eta kaleratu den gida kontsultatzera animatzen zaitugu; bertan, osasuntsu janez gure bihotzari laguntzeko ideia onak […]

Askora eta DBUS elkarrekin Mugikortasun Iraunkorraren Europako Astean

Irailaren 16tik 22ra bitartean Mugikortasun Iraunkorraren Europako Astea ospatuko da, eta ospakizun horretan ASKORA DBus Donostiako hiriko autobusen konpainiarekin elkarlanean arituko da heziketa kanpaina bat garatzen, autobusean eroso eta seguru bidaiatzen ikasteko. Esku-hartze honekin, ASKORAtik zerbitzu publikoen erabilera segurua bultzatzen lagundu nahi dugu, eta ingurumenarekin errespetutsuagoak izaten eta belaunaldien artean hain beharrezkoak diren harremanak ahalbidetzen […]

ASKORA NAGUSIk hitzarmen bat izenpetu du Peñascal Fundazioarekin zahartzearen eremurako

Peñascal Fundazioa Lan elkartuko eta ekimen sozialeko kooperatibak eta ASKORAk Lankidetzarako Esparru Hitzarmen bat izenpetu dute eremu sozialean eta soziosanitarioan, mendekotasunen eta zahartzearen eremuetan, eta laneratze, esku-hartze hezitzaile eta langileen prestakuntzaren eremuan ekintzak garatzeko. Peñascal Fundazioko koordinatzaile Guillermo Malkorrak eta ASKORAko zuzendari nagusi Juan Antonio Ramos Perezek izenpetu dute hitzarmena, zeinaren bidez erakunde bien loturak […]

ASKORAk emandako zerbitzuetan, hegoak ematen dizkiogu Euskarari

“Euskara Batzordea” barruko lantaldeak bultzatuta, aniztuna eta parte hartzailea baita, ASKORAk Foru Aldundi guztiek eta EAEko udal batzuek “Dale alas al Euskera – Eman hegoak Euskarari“ izenez bultzatu duten gobernuko kanpainarekin bat egiten du bere zerbitzu guztietan. Kanpaina horren barruan, eta datozen hiletan, ASKORAk hainbat jarduketa bultzatuko ditu gure ingurunean Euskararen erabilera bultzatzeko. Jarduketak bi […]

Denboraldi honetan, ASKORA arduratuko da Eibar Kirol Elkarteak Ipuruan duen jantokiko janariaz

Eibarko Kirol Elkarteak ASKORAren esku utzi du bere Lehen Dibisioko jokalarien elikadura, eta, hori dela eta, Aurora Cid nutrizionistarekin batera, haientzako jana prestatuko dugu Txokoan. Txokoa, gainera, elkargunea izango da, jokalariek bat egiteko lekua. Eliteko kirolariek elikadura orekatua eta kirolean gastatzeko dituzten premietarako egokitua behar dute, janari osasuntsuen alde eginda eta km0-ko eta bertako produktuen […]

EHU-KO UDA IKASTAROA: “Menos estigma, más derechos y calidad de vida para las personas con deterioro cognitivo”.

Lourdes Bermejo doktorearen eskutik, “Menos estigma, más derechos y calidad de vida. Una propuesta de acompañamiento centrada en la persona con deterioro cognitivo leve” izenburupean, ASKORA NAGUSIk EHUko uda ikastaroetan parte hartuko du, AFAGIrekin lankidetzan. Lourdes Bermejo Hezkuntza Zientzietako doktore eta gerontologo ospetsua izango da proiektuaren zuzendari teknikoa eta hizlaria izango da Askora Nagusik eta […]

Bidasoako Nazioarteko Folklore Jaialdiko zerbitzuak, ASKORAren esku

Herrialde askotako ekitaldiz josita, laster hasiko da berriro Bidasoako Nazioarteko Folklore Jaialdia, eta oraingoan ere, beste edizio batzuetan bezala, ASKORA arduratuko da talde horien elikaduraz. Bestela ezin izan eta, sukaldaritzan dugun kulturatik eta gure lurreko produktuetarik hoberena helaraziko diegu. Eskerrik asko Jaialdiaren antolatzaileei ASKORA osatzen dugun guztiongan jarritako konfiantzagatik. Jarraitzen gaituzuen pertsonak, animatu egiten zaituztegu […]

ASKORA Reto Dravet-en parte hartzen du, (Epilepsia Mioklóniko Larriaren)

Dravet  Sindromearen edo haurtzaroko Epilepsia Miokloniko Larriaren Kontzientziazioaren Nazioarteko Eguna dela eta, ASKORA SOLIDARIA-tik, ikusgarritasuna emateko ekimenetara  batzen gara Reto Dravet Un sueño…una meta-n parte hartuz. El Reto Dravet, Dravet Sindromearen Fundazioak kirol solidarioaren eta beste ekitaldi kulturalen eta sozialen bidez, Dravet Sindromea sustatzeko eta hedatzeko plataforma da. Oraingo honetan, Donostian Ekainak 23an, ostegunean, egingo […]

ASKORA NAGUSI, adineko pertsonen tratu txarren aurka

Ordiziako Udalak, Askora Nagusirekin elkarlanean, adineko pertsonen tratu onari buruzko hitzaldi bat eman zuen, pasa den azaroaren 18an. Marije Goikoetxeak, zahartzean aditua den psikologoak, gogoeta egitera eraman gintuen bere hitzaldiarekin: “Adineko pertsonen tratu ona bultzatzea”, Ordiziako udalerriko erretiratuentzat. Adineko pertsonen tratu txarra gizartean garrantzi gutxi duen fenomenoa da, nahiz eta adineko pertsonen ongizatean eta bizi […]

Gure zentroei material berria ematen diegu tailer psiko-sozialak egiteko.

Azken asteetan, eta gure Zentroetako erabiltzaileentzat abian jarritako Interbentzio Psikosozialeko tailer prebentibo zein terapeutikoekin batera, ASKORA NAGUSIk material berriak aurkeztu ditu, zeinen bidez jardunaldi guztietan era optimoan lortu ahal izango diren material bakoitzarekin espero diren emaitzak. ASKORA NAGUSIko taldeak antolatu eta proiektatzen ditu zentroetan egingo diren programak, eta haren iritziz azpimarragarria da programa horiek duten […]