Zaporeakekin laguntza emango diogu iheslari Siriarrei

Zaporeakekin laguntza emango diogu iheslari Siriarrei

Compartir:

Zuzenean izan dugu Greziako kanpamentuetan iheslari siriarrek bizi duten egoera larriaren berri, eta, egoera horretaz jabetuta, ASKORA osatzen dugun pertsona guztiek bat egin nahi izan du ZAPOREAK proiektuaren kausa humanitarioarekin, elkartasuna eta gastronomia lotzen dituen jarduera bat da, Greziako Kios uhartean dauden esparruetako iheslariak elikatzeko xedea duena. Egunero-egunero, boluntarioen taldeak 1.000 otordu inguru banatzen dizkie iheslari horiei, eta, askotan, horixe da egun horretan egingo duten otordu bakarra.

Hau dela eta, ASKORA SOLIDARIA osatzen dugunok, lekale eta haurtxoentzako elikagaiak, esne hautsa eta pototxoak bezala, jasotzeko barne kanpaina bat jarri dugu martxan Greziako iheslari kanpamentuetan dauden haur eta helduak elikatu ahal izateko.

Esker mila, kanpainak argia ikusi baino lehen, jada bere laguntza erakutsi diguzuen guztioi! Guztien artean, laguntzea errazagoa da eta!


Mas noticias sobre