Itsasoak zaintzen ditugu

Askoran, badakigu gure itsasoak eskaintzen dizkigun altxorrez gozatzen jarraitu ahal izateko, beharrezkoa dela hau zaintzea. Horregatik, zuhurtasunez aukeratzen dugu gure jantokietan zerbitzatzen dugun arraina, bai jasangarritasunaren ikuspegitik, bai osasunaren ikuspegitik.

Itsasoak eta bertan bizi diren espezieak zaintzeko, hiru irizpide argi erabiltzen ditugu beti gure jantokietan zerbitzatzen dugun arraina erosteko:

-FAO harrapaketa-eremua

– Arrantza-artea

-Espeziearen jasangarritasuna

Irizpide horiek direla eta, ez dugu FAO 61 eta 71 eremuetako arrainik zerbitzatzen, inguru horretako praktiken fidagarritasun zalantzagarria dela eta. Gainera beti lehenesten ditugu gure arrandegi eta etxeetan ohikoak diren espezieak, hala nola legatza, bakailaoa eta atuna. Egun gure menuetan aurki ditzakezuen arrainak.

Eta jatea ikasteko bide ere ba denez,  eta dieta askotarikoa izateak nutrizio-ekarpenak handitzen dituenez, zerbitzen ditugun arrain motak zabaltzeko asmoz, hilean behin, arrain urdina sartzen dugu menuetan, mahaikideen artean gustukoen direnak zerbitzatuz: atuna eta palometa.

Kalitatezko elikagaiak eskaintzeko eta gure jantokietako erabiltzaileei jateko ohitura osasungarriak irakasteko filosofiari jarraituz, hezurrik gabeko arrain-xerrak eta -solomoak zerbitzatzearen alde egiten dugu beti. % 100 arraina zerbitzatuz eta hondakinak murriztuz. Honek arraina gusturago jatea dakar.

Jaten dugunak eta ondorioz, erosten dugunak, zuzeneko eragina du gure osasunean eta ingurumenean. Guztion ardura da honen jabe izan eta gure esku dagoena egitea. Horregatik Askoran beti osasuntsu eta jasangarri erosten dugu.