COVID-19AREN ONDORENGO ESKOLA: pedagogia, soziabilitatea eta espazioa.

Birusak hezkuntzan izango duen eragin zuzenaren inguruan gogoeta egiteko doako jardunaldi digitala.

Osasun-krisiak aldaketa handiak eragingo ditu gure hezkuntza zentroetako maila eta esparru guztietan, osasun eta higiene neurrietatik harago joango diren eraginak. Ikasleen arteko harremanak, metodologian, ordutegietan, ikasgelen konfigurazioan… Hamaika dira burura etortzen zaizkigun eragin posibleak. Baina errealitatea bakarra da: galdera asko daude airean, baina erantzunik ez.

Hezkuntza sektoreko profesional guztien kezka eta egonezina modu kolektiboan landu eta elkarren arteko gogoeta bat egiteko asmoz, datorren maiatzaren 19an, eguerdiko 12:00etan “COVID-19aren ondorengo eskola: pedagogia, soziabilitatea eta espazioa” jardunaldia ospatuko da. Topaketa honetan garrantzia berezia duten hiru zutaberen gainean egingo dugu gogoeta: Pedagogia, Soziabilitatea eta Espazioak.
Jardunaldian alor ezberdinetako aditu-panela izango dugu. Nerea Mendizabal Psikopedagogoa eta guraso eta hezitzaileen formatzaileak, Amaia Arzamendi Iparraldeko Jesuitak Ikastetxeen koordinatzaileak, Aitor Axpe OSKOL AT-eko arkitektoa, irakaslea eta barne giro osasuntsuetan aditua eta Ignacio Marin Ekintza Fundazioaren patronatuko lehendakariak osatzen duten panela.

Jardunaldi digital hau hezkuntza komunitate osoari zuzendua dago. Aurrean dugun erronkak haur eta nerabeen hezkuntzaren parte diren pertsona eta erakunde guztiak inplikatuko baitditu. Ikastola, Ikastetxe eta Eskoletako zuzendaritza eta irakaslegoa, pedagogia adituak, zerbitzu eskaintzen dieten enpresak eta bertako langileak, familiak berak… Parte hartzea doakoa eta irekia da eta izen eman nahi duenak mahimahibyaskora.com/webinar webgunean egin dezake.

Mahi-Mahi by Askorak antolatu eta sustatzen du jardunaldia. Proiektu honek azken hiru urtetan izandako bilakaeran gakoa erantzun guztiak izatean baino, galdera egokiak egiten jakitean dagoela egiaztatu ondoren. Eta bizi dugun egoeraren ondorioz, aurrean dugun erronka konplexua izanik, gogoeta hezkuntza komunitate osoak elkartasunean egin behar duela ondorioztatuz, foroa hau zabaldu dugu.

Mahi-Mahi by Askorak jangelak eta jolastokiak kudeatzeko eredu pedagogiko berritzailea, egun Euskadiko 6 ikastetxetan ezarri dena. Eredu horrek elikadura osasungarria du oinarri, eta eguerdia ikastetxe edo ikastolako plan pedagogikoarekin integratzen du. 2017an hasi zen lanean, Service Design Awards nazioarteko sarietako finalista izan zelarik, urteko zerbitzu-diseinurik onenen kategorian. Jantokia eta eguerdiko aisialdiaren elkar-diseinua da arrakastaren gakoa, jantokiarekin zerikusia duten pertsona guztiekin elkarlanean egiten den prozesua: ikasleak, familiak, zentroko zuzendaritza, jantokiko lantaldea bera eta zentroko hezkuntza-komunitatea. Bidaia hau hasi genuenetik, gure jantokiak eta patioak etengabe hobetzen jarraitu dugu.