Arrain jasangarri eta kalitatezkoak

Merluza_zuzen_arrainak

Arraina, oro har, kaloria gutxi ditu, eta proteina, bitamina eta mineralen iturri ona da. Gainera, espezie askok Omega 3 gantz-azidoak ematen dizkigute. Oso elikagai osasungarria denez, maiz agertu behar du gure dietan, eta halaxe ikusten dugu Askoran, gure menuak diseinatzerakoan. Bezero bakoitzarekin adostutako irizpideen arabera, arraina hilean 5 eta 10 egun artean egoten da gure eskola-menuetan. Enpresen eta egoitza-zentroen kasuan, berriz, arrainaren presentzia are handiagoa da, hirukoiztu egiten dela.

Eusko Jaurlaritzaren gomendioekin bat eginez, ikastetxeetan arrain urdina ematen dugu hilean behin, atuna izanik mahaikideei gehien gustatzen zaien espeziea.

Gure Erosketa Sailak garatutako Erosketa Plan Iraunkorraren barruan, hornitzaileak eta produktua hautatzeko irizpide oso espezifikoak definitzen ditugu. Iratxe Aramburu Erosketa zuzendariak dioen bezala, “Askoran jasangarritasun eta kalitate irizpideak ezartzen ditugu lehen gaien aukeraketan. Hori dela eta, gure inguruko espezie arruntetako arraina erabiltzen ditugu soilik, arrandegietan aurki ditzakezuen berak. Gainera, beti balioesten dugu espezieen, arrantza-arteen eta harrapaketa-eremuen jasangarritasuna arrainaren erosketa prozesuan, eta lehentasuna ematen diogu tokiko arrantzari eta ingurumenari kalte gutxien egiten diotenei.” Tokiko produktuen kuota handitzeko egindako apustuari jarraiki, Askoratik hilero kantauriko arrain freskoa sartzeko gonbidapena luzatzen diogu gure bezeroei “Pasaiako lonjako produktuak menuetan sartuta”.

Kalitate handiko lehengaia izanik, beti egiten dugu sukaldaritza-teknika osasungarrien alde, produktuaren beraren zaporea indartzeko. Arraina labean bere zukuan edo plantxan egitea da gure aukera nagusia. Arrainak ikasleen artean duen harrera kontuan hartuta, eta espezie gehiago sartzeko asmoz, errezeta tradizional eta osasungarrien alde ere egiten dugu, hala nola bakailaoa bizkaitar erara. Plater gozo eta samurra da, eta ikasleek gustura jaten dutena.