Galderak 1.0 Inspirazioa aurkitzeko eta hezkuntzari eta ingurumenari buruz hausnartzeko gune bat.

,
Galderak 1.0 Inspirazioa aurkitzeko eta hezkuntzari eta ingurumenari buruz hausnartzeko gune bat.

Compartir:

Nola hezi belaunaldi berriak ingurumen-zainketaren arloan kontuan izanik egungo testuinguruan krisi klimatikoa, negazionismoa eta balio-galerak direla nagusi?

Galdera hori izan zen, hain zuzen ere, joan den azaroaren 26an Tabakaleran egindako Galderak ekimenaren lehen topaketaren sorburua, baita funts-funtsezkoa eta oso inspiratzailea izandako elkarrizketa baten abiapuntua ere.

Askora Future Lab proiektuaren –Askorak etorkizuneko erronka handiei buruzko hausnarketa kolektiboa ahalbidetzeko bultzatutako gunearen– barnean sortu da Galderak. Ideia argi batetik abiatutako proiektua: erantzunak ezin dira bakarka eraiki, eta galdera garrantzitsuei erantzuteko denbora, entzutea eta elkarrizketa behar dira.

Gune txikietatik handiki pentsatzea

Topaketa hausnarketarako gune intimo gisa pentsatuta egon zen eta hezkuntza-komunitatearekin lotutako pertsonen talde txiki bat bildu zuen (ikastetxeetako zuzendariak, irakasleak eta hezkuntza-agenteak), hurbileko gune bat sortze aldera, askotariko begiradak eta benetako esperientziak partekatzeko gune bat, hain justu.

Hiru ahotsek gidatu zuten elkarrizketa:

Galderak ekimenaren lehen edizio honek hiru ahots benetan inspiratzaile izan zituen: Antonella Broglia, ingurumen-komunikazioko aditua eta Ashokaren enbaxadorea; Asier Arambarri, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Berrikuntzako eta garapen jasangarriko helburuen zuzendaria; eta Aitor Pagaldai, Lauaxeta ikastolako zuzendaria.

 Erantzun itxiak bilatu beharrean, topaketa funtsezko ideia baten inguruan antolatu zen: ingurumen-hezkuntza erronka konplexua da, ikuspegi anitzak eta, batez ere, egunerokotasunetik abiatutako ekintza behar dituena.

Jomuga handietatik mikromisioetara

Oihartzun handiko kontzeptu bat jarri zuen mahai gainean Antonella Brogliak: krisi klimatikoa hiperhelburu gisa, hain fenomeno zabal eta konplexua, non geldiarazi egin baitezake osotasunetik helduz gero. Horren aurrean, bestelako begirada bat proposatu zuen: mikromisioak, hainbat zentrorekin batera parte hartu duen esperientzia zehatzekin garatu zituenak.

Zer egin dezake ikastetxe, auzo edo komunitate jakin batek aurrera egiteko? Nondik hasi? Erantzunak ez du zertan bakarra edo perfektua izan. Hunkitzen, motibatzen eta ahalduntzen duenarekin hastea izan liteke lehen urratsa benetako aldaketak aktibatzeko.

Mezu kezkagarriz betetako informazio-testuinguru batean, funtsezko beste gogoeta bat sortu zen: hezteak errealitatea espiritu kritikoz irakurtzen ikastea ere badakar berekin. Albiste txarrekin batera, aurrerapen-seinaleak daude: neutraltasun klimatikoarekin konprometitutako hiriak, jada energia berriztagarriekin funtzionatzen duten herrialdeak, duela hamarkada bat pentsaezinak diren aurrerapen teknologikoak, etab. Itxaropena transmititu zen topaketan zehar, ez inozotasunetik edo baikortasun pasibotik, baizik eta gertaeretan oinarrituta egonik ekitera bultzatzen duen uste sendo gisa.

Informazioa interpretatzen, testuinguruan kokatzen eta ekintza bihurtzen irakastea funtsezko hezkuntza-gaitasuna da gaur egun.

Arazo konplexuei aurre egiteko lankidetzan aritzea

Erakundeen ikuspegitik, Asier Aranbarrik funtsezko ideia bat nabarmendu zuen: arazo konplexuek ez dute konponbide errazik. Administrazioek, enpresek eta herritarrek ezin diete indibidualki aurre egin halako arazoei. Kooperazioa da bide posible bakarra.

Ildo horretan, ikastetxeak aldaketarako gune pribilegiatu gisa aurkeztu ziren. Diskurtso handietatik ekintza zehatzetara igarotzeko aukera ematen duten lekuak, txikiak diren gauzetatik, ekimenak konektatuz eta irtenbideak eraikiz behetik gora. Proiektu lokal bakoitzak batu egiten duelako eta, denborarekin, eskalatu eta biderkatu egin dezakeelako bere inpaktua.

Emozioa, komunitatea eta bizitzarako ikaskuntza

Lauaxeta ikastolaren esperientziak –Aitor Pagaldaik partekatuak– funtsezko beste elementu batean jarri zuen arreta: emozioa ikaskuntzaren motor gisa. Ikasleak hunkitu egiten direnean ikasi bitartean, ikaskuntza horiek iraun egin ohi dute eta bizitzarako tresna bihurtzen dira.

2030 Agendari jarraikitzen dioten proiektuak –modu kolektiboan bizitakoak eta hezkuntza-komunitate osoa inplikarazten dutenak (ikasleak, irakasleak eta familiak)– ahalbidetu egiten dute ikastetxean landutako balioek ikastetxetik kanpo ere jarraipena izatea. Eskolaren eta etxearen arteko koherentziak inpaktua indartzen du, eta ingurumen-hezkuntza esperientzia partekatu bihurtzen du.

Galderak egiten jarraitzea

Galderak ekimenaren lehen topaketaren xedea ez zen eztabaidak amaitzea izan, eztabaidak abiaraztea baizik. Elkarrekin pentsatzeko, zalantzak partekatzeko eta etorkizunerako funtsezkoa den belaunaldi bat hezteko bide posibleak aztertzeko guneak funtsezkoak direla berretsi zuen.

Izan ere, Tabakaleran argi geratu zen bezala, galdera egokiak egitea da erantzun kolektiboak eratzeko lehen urratsa. Eta Galderak iritsi da halako galderak egiten jarraitzeko.

Hemen jardunaldiko hainbat esku-hartze partekatzen dizkizuegu.

Laster, Galderak 2.0 ekimenaren berri izango duzue. Zuen zain egongo gara!


Más noticias sobre

,