Txalaparta, Euskal Herriko instrumenturik zaharrenetako bat, berriro ere protagonista izango da Mahi-Mahi elkartearen kanpoko ekintza batean! Oreka TX-eko, Harkaitz eta Igorrek bidaia kultural eta esperimental bat proposatzen diete Mahi-Mahiko piratei, musika eta txalapartaren bidez, Aspaldin eta naturan zeuden materialak erabiliz sortu zen musika-tresna.
Beraien bidez, gure kulturaz gozatzeaz gain, bizitza aldaketa eta bilakaera dela ezagutzen dugu, eta garai batean Txalapartak baserrien artean albisteak transmititzeko balio zuen bezala, jai edo dolu mezuak jotzen zen erritmoaren arabera bereiziz, orain, gozamena eragiteaz gain, gure aurreko belaunaldiekin, usadioekin eta ohiturekin konektatzen gaitu.
Kolaborazio honetan, Euskal historia eta kulturarekin lotura bilatzen duenaren grinarekin, bere munduan zehareko istoriaz eta Takunen ukituekin hipnotizatzeaz gain protagonista izateko aukera daukate gure piratek, egurrezko Txalaparta tradizional batean eta burdinazko Txalaparta abangoardistago batean geure erritmoak eginez.
Eskerrik asko Harkaitz eta Igor! Zuek eta zuen abenturek aukera berriak erakusten dizkigute, eta nola ez, indartsu itzultzen gaituzte gureetara!