“Munduko Jokoak”, ikuspegi kulturala zabaltzen laguntzen digun jolas-lekuko ekimena

“Munduko Jokoak”, ikuspegi kulturala zabaltzen laguntzen digun jolas-lekuko ekimena

Compartir:

Izen horrekin, Mahi-Mahi-k patioetan jolas-programa bat aurkeztu du, piratak Hegoafrika, Ghana, India eta Japoniako ohitura ludikoetara hurbiltzeko, eta jolasa nola kulturarteko konekxiorako zubi izan daitekeen azpimarratzeko.

Proiektuak hainbat jarduera interaktibo biltzen ditu, besteak beste, joko hauek aurkezten dituztenak: Salto, Hego Afrikan jatorria duen luzera-jauziko lehia; Pilolo, Ghanako bilaketa-joko tradizionala, arintasuna eta kontzentrazioa proban jartzen dituena. Halaber, Piratek Indiako Lehoinabarra eta oreina animaliekin egindako jokoekin goxatuko dute, isiltasuna eta estrategia gakoak izanda. Eta amaitzeko, Japoniako Testsuagi Oni desafiatzailea ere aztertuko dute, talde-estrategia eta azkartasuna eskatzen dituen pilla-jokoa.

Zergatik da garrantzitsua jolas horiek hedatzea?

Trebetasun motorrak eta sozialak garatzeaz gain, ikasleen ikuspegi kulturala zabaltzen dutelako, errespetua, inklusioa eta munduarekiko jakin-mina bezalako balioak sustatuz, eta gure herri eta hirietan bizi dugun aniztasun kulturalari erantzuten dielako. Gaur egun bizi dugun testuinguru globalizatu honetan, “Munduko Jokoak” jolas ekimen honek Kultura desberdinak izan arren, jokoak beti konektatzen gaituztela gizaki gisa, eta gauza gehiago daudela elkartzen gaituztenak, bereizten gaituztenak baino, belaunaldi berriei deskubritzeko aukera ematen digu.

Honez gain, ba al zenekiten mendeak direla jokoek mundua lotzen dutela? Gaur egun jokatzen ditugun jokoetako asko beste herrialde batzuetatik gure herri eta hirietara iritsi ziren!

Oso zirraragarria suertatze ari da jolasaren bidez munduko haurrak eta gazteak batzen dituen abentura kultural eta ludiko honen parte hartzea!


Mas noticias sobre