Askora Bora-Bora gure ongizate-planaren baitan, gure lantaldeari osasun osteomuskularra zaintzen laguntzeko programa espezifiko bat aurkeztu diogu.
Gure azken ikerketa epidemiologikoaren arabera, lantaldeko patologien % 40 arazo osteomuskularrak dira. Datu horrek osasunaren funtsezko alderdi hori prebenitzeak eta zaintzeak duen garrantzia nabarmentzen du.
Hezurrak, muskuluak, artikulazioak, tendoiak eta lotailuak barne hartzen dituen osasun osteomuskularra funtsezkoa da autonomia, bizi-kalitatea eta eguneroko ongizatea mantentzeko. Kontua ez da bakarrik mugitu ahal izatea, baizik eta minik gabe eta segurtasunez egitea.
Horregatik, hainbat ekintza jarriko ditugu martxan gure zentroetan, pertsonak mobilizatzeko gida praktiko bat partekatuz eta prestakuntza presentzialak eta online tailerrak eskainiz.
Askora Bora-Boran, ongizatea pertsonekiko konpromiso integral moduan ulertzen dugu.