Galderak: etorkizuneko galdera handien gainean orain gogoeta egiteko gunea

Galderak: etorkizuneko galdera handien gainean orain gogoeta egiteko gunea

Compartir:

Askoraren DNAk berezkoa du gure sektoreko arauak aldatuz sektorea bera hobetzea. Anbizio horren fruitua da Askora Future Lab, proiektuak garatzeko gunea, eta etorkizunari begira jartzen gaituena.

Elikation proiektuak azaldu nahi zuen eskola-ekosistemak zer-nola lagun dezakeen EAEko gazteek elikadura-eredu jasangarriago bat izan dezaten, bada, orain, EAEko gazteek, eta, ondorioz, hezkuntza-ekosistemako kideek aurre egin beharreko gai handietako bati buruz gogoeta egiteko gune bat sortzea erabaki dugu.

Galderak du izena, eta gogoeta partekaturako guneak sortzea du asmo, hezkuntzaren eta gure gizartearen etorkizunean berebiziko eragina izango duten erronka handiei heltzeko.

Erantzun itxiak ez, galderak pentsatu behar dira

Topaketen formatua nahiz proiektuaren izena bera, Galderak, konbentzimendu argi honen adierazpena dira: hezkuntzako erronka handien aurreko erantzunak ezin dira bakarka eraiki, eta, soluzioen bila hasi aurretik, beharrezkoa da galdera onak egitea.

Etorkizuneko galdera handien gainean orain gogoeta egiteko gunea” lelopean, Galderakek topaketa-ziklo bat proposatzen du; espazio intimoak eratuko dira, solasaldi sakonetarako aproposak. Entzuteko, egiazko esperientziak partekatzeko eta askotariko ikuspegiak izateko propio sortutako topaguneak.

Solas egiteko pentsatutako formatua

Galderaken edizio bakoitzak gai zehatz bat landuko du, hezkuntzaren etorkizunari lotua; horretarako, aldi oro hiru adituk parte hartzea nahi dugu, bertaratuak inspiratu eta zirikatzeko. Helburua ez da errezeta edo soluzio unibertsalak ematea, baizik eta ikuspegi desberdinak partekatzea eta gogoeta kolektiboa eragitea. Horrenbestez, hezkuntza-komunitateko kide jakin gutxi batzuentzako —ikastetxeetako zuzendariak, irakasleak eta hezkuntzako agenteak— topaketak izango dira, konfiantzazko giroa eta aktiboki parte hartzea sustatzeko.

Etorkizunera begirako proiektua

Datozen hiletan egingo dira topaketak, hezkuntza-erronka handi bana landuko dutenak, galdera horiei buruzko elkarrizketak areago eta gehiago zabaltzeko eta komunitatea eraikitzeko.

Askoraren iritzian, etorkizunerako hezteak berekin dakar orainaldiari buruz gogoeta egitera ausartzea. Galderak da ariketa kolektibo horretan jartzen dugun alea: guneak sortzea, geratu, aditu eta elkarrekin pentsatzeko zer-nola lagundu belaunaldi berriei etengabe eraldatzen den mundu honetan.

Bazatoz?


Más noticias sobre