Urtea: 2022

THIS IS SPARTA TOO!!

  • Egin erosketa jasangarri bat ontziei erreparatuz


    Erosketa jasangarria ontzirik gabeko produktuei lotzen zaie lehen mailan, diren bezala eskuratu ditzakegun horiei,  bilgarririk gabekoei. Hala ere, badaude produktu baten jasangarritasunean eragiten duten beste faktore batzuk ere, produktuen ekoizpenak berak gure planetarengan eragina baitu. Guztiok dakizkigu jasangarritasunaren inguruko aholku nagusiak, nola birziklatu edo berrerabili, bertako produktuak kontsumitu… Guztiak energia, ura, CO2aren emisioak, garraioa… gutxitzera…

    Egin erosketa jasangarri bat ontziei erreparatuz
  • Fruta eta landareen koloreak


    Fruituen edo landareen kolorea, fitokimikoen presentziaren ondorio da. Fitokimiko horiek, landarearen pigmentua izateaz gain, giza gorputzaren endekapenezko gaixotasunei aurre egiteko substantziak dituzte, eta gainera, giza osasunarentzat eta ongizatearentzat onuragarriak dira. Fitokimikoei fitonutrienteak ere esaten zaie eta ez dira ez bitaminak ezta mineralak ere. Fitonutrienteak eta elikagaien kolorea Fitonutrienteak landareetan dauden konposatuak dira eta frutei eta…

    Fruta eta landareen koloreak
  • Udaberrian gozatu euskal herriaz


    Aste santuko oporrak pasa diren honetan eta apirila, euri-hila, iragan ostean, udaberriaz gozatzen hasteko garaia da. Udako bidaien aurretik irtenaldiak egitekoa, etxean dugunaz gozatzekoa. Askoran bertakoen aldeko apustua egiten dugu, gertuko hornitzaileak, bertako langileak… Eta ezinezkoa litzateke aipatutako testuinguru honetan ere bestelako aholkurik egitea gure familiari: gozatu Euskal Herriaz, gozatu etxean dugunaz. Ideia honen baitan…

    Udaberrian gozatu euskal herriaz
  • Askora GJHetan aditu Basque Food Clusterraren arabera


    Habic Clusterrak Arkitekturako Goi Mailako Eskolan duen Enpresa Ikasgelan ospatu zen jardunaldian, Basque Food Clusterrak elikaduraren alorreko enpresetan Garapen Jasangarrirako Helburuen identifikazioa landu zuen. ODSFOOD deituriko ekimen honek elikaduraren sektoreko enpresei, 2030 Agendaren alde, GJHak lantzen laguntzea du helburu. Ekimenaren garapenak sektorearen diagnostikoa sortzen ere lagunduko du eta elikaduraren alorreko enpresek komunean dituzten helburuak identifikatuz…

    Askora GJHetan aditu Basque Food Clusterraren arabera
  • DIETA MEDITERRANEARRAK IZAN DUEN GAINBEHERAREN INGURUKO GOGOETA EGIN DUGU RADIO EUSKADIN


    Save The Childrenek duela gutxi argitaratu duen eta honen Euskadiko delegazioak babestu duen ikerketaren inguruan gogoeta egitera gonbidatu zuten pasa den apirilaren 10ean, beste hainbat pertsonaia esanguratsurekin batera, Askorako nutrizio-kalitateko teknikaria den Naiara Esteban. Txosten honek hurrek eta nerabeek elikatzerako garaian dituzten ohituren arazoak argitaratu ditu. Naiara Estebanek Charo Arranz, Save The Children Euskadiko zuzendaria,…

    DIETA MEDITERRANEARRAK IZAN DUEN GAINBEHERAREN INGURUKO GOGOETA EGIN DUGU RADIO EUSKADIN
  • ASKORA NAGUSIKO LAN-TALDEEK KOMUNIKAZIOA LANDU DUTE


    Askora Nagusik Gasteizen dituen zentroetan lan egiten duten pertsonek beraien eguneroko jarduerarako baliagarria izango det formakuntza jaso dute. Formakuntza honek bi ardatz nagusi izan ditu: komunikazioa eta gatazken kudeaketa. Honela bada, komunikatzeko moduak, gatazken zergaitia  eta profesional hauetako bakoitzak honelako egoerak kudeatzeko aukeren inguruko erreflexioa gauzatu dugu. Ipace-ren Psikologia Kabineteko Maite Irastorza aditua izan da…

    ASKORA NAGUSIKO LAN-TALDEEK KOMUNIKAZIOA LANDU DUTE
  • MARTXAN DA ERRENTA-AITORPENAREN AURTENGO KANPAINA


    Dagoeneko eskuragarri dituzue zuen 10T dokumentuak Askoraren plataforman. Ondorengo bideoan zehazten zaikizue 10T dokumentua lortzeko jarraibideak: Bideoa. Errenta-aitorpena aurkeztu eta onartzeko datak eskualdeka: Gipuzkoa: 2022/04/04 – 2022/06/30. Bizkaia: 2022/04/04 – 2022/06/30. Araba: 2022/04/05 – 2022/06/27. Estatua: 2022/04/06 – 2022/06/30.

    MARTXAN DA ERRENTA-AITORPENAREN AURTENGO KANPAINA
  • IMQ Ondoizan PLATAFORMA EZAGUTZEN DUZU?


    Askorako familiaren parte garen guztiok IMQ Ondoizan plataforma erabiltzeko aukera dugu. Plataforma honek lanetik hasi eta familiarainoko zerbitzuak eskaintzen ditu, baita gutako bakoitzaren familia eta lana bateragarri egitekoak ere.  Plataforma hau Askoran lan egiten duzuen guztioz gain zuen familiakoek ere erabili dezakete. Bertan, honetan hainbat motatako zerbitzuak eta deskontauk aurkituko dituzue: medikuan, dendetan, etab. Ezagutu…

    IMQ Ondoizan PLATAFORMA EZAGUTZEN DUZU?
  • ASKORAKO SUKALDARIAK IKASTETXEETARA GERTURATU DIRA


    Askoraren jantokietako zerbitzuan errutina hausten duten haurretzako egun bereziak lantzen ditugu. Honen baitan, azken egun hauetan Askorako sukaldariak ikastetxeetako jantokietara gerturatzen ari dira. Hezkuntza-zentro guztiek ez dituzte sukaldeak izaten, eta horregatik bisita hauek bi aldeak lotzeko helbrua dute. María Reina eta Aratz eskoletan dagoeneko garatu den ekintza hau sukaldari zein haurrentzat esperientzia paregabea izaten ari…

    ASKORAKO SUKALDARIAK IKASTETXEETARA GERTURATU DIRA
  • Askoran elikadura osasuntsua plateretik haratago doa


    Askoran elikadura osasuntsua plateretik haratago doa. Hilabete honetan zehar, hainbat ekintzen bidez, gure jantokietako zerbitzuen inguruko bi pasio garatzeko aukera izan dugu: zabaldu eta kontzientziatu, eta eraikitzeko partekatu. Eskerrik asko otsailean zehar nutrizio-uneez gurekin gozatu duten pertsona guztiei! Haurrentzako nutrizio-tailerrak. Bertako hornitzaileen bisitak jantokietara. Elikadura osasuntsuan oinarritutako prestakuntza hezitzaileentzat. Jantokietako bilerak familiekin batera. Hurrengo eskaintza…

    Askoran elikadura osasuntsua plateretik haratago doa
  • ASKORA GUREAK-EN INKLUSIOANBAT PROIEKTUAREN PARTE DA


    Askora Gureak taldearen InklusioanBAT proiektuaren parte da. Proiektu honek pertsonen garapenaren alde lan egin nahi duten hainbat enpresa uztartu nahi ditu ondorengo gaiak identifikatu eta azpimarratzeko: Laguntza handiagoa behar duten pertsonen kontratazioan eragiten duten oztopo emozional eta eta teknikoak. Desgaitasuna duten pertsonen enplegagarritasuna ugaritu dezaketen aldaketarako ekintzak. Proiektuan zehar Askoraren analisia egingo da: aukerak identifikatu,…

    ASKORA GUREAK-EN INKLUSIOANBAT PROIEKTUAREN PARTE DA
  • Ikusi adinberri programa EITBn


    Gure zerbitzuak eskaintzen ditugun zentroetan gozamena eta zaintza, bai fisiko eta baita emozionala ere, oso garratzitsuak dira talde-dinamikak ezartzerakoan. Dinamika hauetako batzuetan erabiltzen dugun EITBk eskaintzen duen programa hau aholaktzen dizuegu. Zuen etxeko helduenekin jarrai dezakezue, bai zuzenean (11:05), baita “nahiera” online atalean ere. Adinberrik lagunduta, Iñigo, Ane eta Zuriñek, maitasun eta mimo handiz gorputza…

    Ikusi adinberri programa EITBn
  • Sare sozialak eta sexismoa hizpide Mahi-mahin


    Jantoki zein patioetan egunero egiten dugu lan Mahi-Mahi bidaiaren parte garen guztiok errespetuan eta berdintasunean oinarritutako erlazionatzeko modu zintzoak izan ditzagun. Gainera, hilabete honetan, Mikel Aristregiren bisita izan dugu eta jatokietatik sare sozialetara pasa gara geroz eta beharrezkoagoa den erreflexioa egiteko: Zer mezu daude sare sozialetara igotzen ditugun argazkietan? Mezu sexistak identifikatzeko gai gara? Mikelekin…

    Sare sozialak eta sexismoa hizpide Mahi-mahin
  • Erabili gabe dauden mantal laranjen bila gabiltza!


    Zaintza edo sukaldeko zerbitzuetako lantandearen parte zara eta erabiltzeko moduan ez dauden mantal laranjak dituzu? Ekarri zentrora eta abisatuiguzu hauen bila pasa gaitezen! Josteko makina martxan jarriko dugu eta jostailuak gordetzeko telazko poltsa bilakatuko ditugu! Askorak lan egiten duen ikastetxeetako patioetan erabileraren ondorioz kutxa “galtzen” duten jolasak babestuko dituzte hemendik aurrera. Saia gaitezen guztiok birziklatu…

    Erabili gabe dauden mantal laranjen bila gabiltza!
  • Ekimen maitagarria Askora Nagusin


    Askorak 2008 urteaz geroztik zerbitzu soziosanitarioak eskaintzen dituen D.Zatti osasun etxeak sortu duen ekimen aipagarria helarazi nahi dizuegu oraingoan. Zentroko arduradun den D.Xabierrek hildako anaien oroimena sinbolizatu nahi izan du hauen bastoiak batuz. Egoiliarren eta langileen egunerokotasunean hauek duten presentzia irudikatzen dute ikusgarri jarri dituzten bastoiek, pertsona bakoitzaren izaera eta ezaugarriak nabarmenki azalduz. Egoiliar bakoitzaren…

    Ekimen maitagarria Askora Nagusin
  • Ez da janaririk geratzen ikastetxeetako jantokietako plateretan


    Elikadura Osasungarrien Aldeko Ekimenak Euskadin programaren barnean Eusko Jaurlaritzak ikastetxeetako jangeletan jaten den elikagai kopuruaren inguruko ikerketa egin du 2021ean. Askora programa honen parte da, eta hala, lan alor bereko beste enpresa batzuekin batera, ikerketan parte-hartu du Mahi-Mahi proiektuaren bidez. Jaurlaritzaren programak dakarren kezka geure egiten dugulako Euskal Autonomia Erkidegoko 105 ikastetxetan egin den jantokien…

    Ez da janaririk geratzen ikastetxeetako jantokietako plateretan
  • Esperientzia ere ikaskuntza da, eskuratu zure profesionaltasun ziurtagiria!


    2021aren amaiaren Eusko Jaurlaritzak martxan jarri zuen norbanakoaren lan-esperientziaren bidez edo prestakuntza ez-formalen bidez lortutako lanbide-gaitasunak aitortzeko aukera. Askoran badakigu pertsonek aktibo dauden urteetan eskuratutako esperientziak eta prestakuntzak ere hauen lanerako gaitasunak egiaztatzen dituela. Ikasketak eta curriculuma baino gehiago da lan arloa. Gure sukaldeetako eta asistentzialeko lantaldeari ziurtagiri hau lortzeko laguntza eskaintzen diogu, beraien jardunaren…

    Esperientzia ere ikaskuntza da, eskuratu zure profesionaltasun ziurtagiria!
  • Soy mayor, no idiota


    Askoran helduenen gaitasunak babesten ditugu. Horregatik Carlos San Juan De Laordenek egin duen eskaera bete dadin lagundu nahi dugu. Change.org webgunean banketxeen zuzeneko arretaren aldeko eskaria egin du, prozesuak egunez egun digitalizatzen dabiltzan garai honetan. Sinatu eskaera hemen!

    Soy mayor, no idiota
  • Menuen plataforma berria dugu!


    Zuen seme-alabek jasotzen duten elikadura oraindik eta gehiago ezagutzeko, eskaintza gastronomikoa, nutrizio-balorazioa eta alergeneoz gain, goiko aldean bi atal berri topatuko dituzue. Bertan, zuen jantokian erabiltzen diren jaki eta errezeten inguruko informazioa, gomendio nutrizionalak eta bestelako elikadura edukiak topatuko dituzue aurrerantzean. Horrela, gure hornitzaileak eta gehitu ditugun errezeta zein elikagai berriak ezagutzeko aukera izango duzue…

    Menuen plataforma berria dugu!