APP hezitzailea – BERDUREN SASOIA

APP hezitzailea – BERDUREN SASOIA

Compartir:

VSF Justicia Alimentaria Globalek jolas hezitzaile bat aurkeztu du “Berduren Sasoia” izenarekin. Jolas dibertigarri honen helburua da haurrak baserrietako errealitatera hurbiltzea, ikas dezaten nondik datorren jaten duguna eta zer arrisku dakarten ohiko nekazaritzak eta banatzaile handien merkaturatze zirkuituek.

APP hezitzaile honen bitartez, haurrak elikagaien hazkuntzara hurbiltzen dira era jostagarrian eta dibertigarrian. Jakitea zer jaten dugun eta modu orekatuan jatea gauza garrantzitsuak dira, baina horiek bezain garrantzitsua da jakitea nondik datozen elikagaiak eta nola hazten diren edo jakitea zergatik barazki eta berdura batzuk neguan hazten diren hobeto eta zergatik den hori garrantzitsua ingurumenerako.

4 URTAROAK

Lau urtaroetatik igarota, hau da, negu, udazken, udaberri eta udatik igarota, haurrek ikasiko dute zer elikagai den egokiena urteko garaiaren arabera, ereintza, lanketa, bilketa eta merkaturaketa ikusita.

Jolasak elikagaien hazkuntzarako beharrezkoak diren elementu guztiak ditu: lurra, ura, haziak, ongarri naturalak, basoak… Eta, benetako laborantzetan geratzen den bezala, badira ere pestizidak, ongarri kimikoak, hazi transgenikoak edo herbizidak, eta horiek ekiditen ikasi behar da, haurrak nekazaritza ekologikoaren paradigmara hurbiltzeko. Prozesu osoan zehar, jolasak elkarrizketa koadroak eskaintzen ditu, nekazaritzaren berezitasunak argi eta modu errazean azalduz, eta trikimailuak aurreratzen dizkizu protagonisten bitartez.

Sartu doako laginean: http://vsf.org.es/temporada-de-verdura#top


Mas noticias sobre