Askora “emakumeen eta gizonen berdintasuneko esperientzietan” saritua.

Askora “emakumeen eta gizonen berdintasuneko esperientzietan” saritua.

Compartir:

Gipuzkoako Foru Aldundiak jakitera eman ditu Gipuzkoako enpresetako “emakumeen eta gizonen berdintasuneko esperientzien” sarituen izenak, Askora horietako bat delarik. Mahi-Mahi jantoki sistema berritzailearen pedagogiak bigarren saria eskuratu du, emakume eta gizonen arteko berdintasuna, ohitura osasuntsuen sustapenaren inguruan egiten duen lanketagatik. Giza eraldaketan oinarria duen metodologia honek ikasleei etorkizuneko gizartea hobetzeko beharrezko izango dituzten tresna eta baliabideak erraztea du helburu.

Sari honek gizartearen eraldaketarako aurrera eramandako jarduketak, esperientziak, lanak edo proiektuak gizartean dituen oihartzuna eta eragina saritzea du helburu. Eta 2. Saria jasotzeak alor honetan lan egiten jarraitzeko kemen eta gogo gehiago ematen digu. Orain arte gure enpresak berdintasunaren inguruan hartutako neurriak eta egindako lanaren errekonozimendua delarik.

Lehen saritua Laboral Kutxa izan da, Askora bigarrena eta Pesa Garraio Enpresa hirugarren. Laugarren eta bosgarren sariak eman gabe geratu direlarik. Ez soilik Gipuzkoan, baizik eta erkidego mailan erreferente diren enpresa handiekin batera saritua izatea ohorea da guretzat, ETE bat izanik.Horregatik, Askoratik eskerrak eman nahi dizkiogu Gipuzkoako Foru Aldundiari sariagatik, gure nortasunaren parte diren erronketan lan egiten jarraitzera animatzen gaituelako.

Mahi-Mahi elikadura orekatu eta osasuntsua eskaintzeaz harago doan jantoki eredua da, ikasleen garapenean lagundu eta balioen inguruan kontzientzia sortzen duena, ikasleen  autonomia eta burujabetza handituz. Argi dugu gaur egungo haur eta gazteak direla etorkizuneko gizartea eraldatzeko aukera izango dutenak, gizarte hobe bat izatearen erantzukizunarekin. Horregatik giza eraldaketarako beharrezko oinarri eta tresnak errazteko eta eurekin hauek lantzeko esfortzua egiten dugu. Elkarlana, errespetua, berdintasuna, jasangarritasuna, kontsumo arduratsua, aniztasuna, kooperazioa eta bestelako alor ugari lantzen ditugu, balioen inguruan lan eginez.

Zerbitzuaren diseinutik hasita, kudeaketatik pasata eta jantokien egunerokotasunaz arduratzen diren pertsonetaraino, eskerrak eman nahi dizkizuegu. Mila esker zuen esfortzuagatik eta proiektuan irmo sinesteagatik. Eta esker bereziak gure bezeroei, hasieratik jantoki eredu berritzaile honetan sinesteagatik.


Mas noticias sobre